EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018019

170/2018 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Azpeitiko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Azpeitiko Egibar Baserrian dagoen «Ekoetxea Azpeitia» kudeatzeko.

Xedapenaren zenbakia: 201800170
Xedapenaren data: 2018-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201900454
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Azpeitiko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Azpeitiko Egibar Baserrian dagoen «Ekoetxea Azpeitia» kudeatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 28a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 28KO 170/2018 EBAZPENARENA
EUSKAL HERRIKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA AZPEITIKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, AZPEITIKO EGIBAR BASERRIAN DAGOEN «EKOETXEA AZPEITIA» KUDEATZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 9an.
BILDU DIRA:
Batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua. Lehendakariak, Euskal Autonomi Erkidegoaren izenean, azaroaren 26ko 29/2016 Dekretuaren bidez izendatua. Bere kargua egikarituz eta Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 5ean emandako baimenaren bidez.
Eta bestetik, Eneko Etxeberria Bereziartua jauna, Azpeitiko Udaleko alkate-udalburua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak eta batera datorren gainerako araudiak ematen dizkion eskumenak egikarituz, hitzarmen hau izenpetzeko aginduarekin Udalbatzak 2018ko azaroaren 6an onetsitako akordioari jarraiki.
Bi aldeek ezagutzen diote elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasuna, eta
HAU ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– Ingurumenaren gaineko ezagutza sustatzeko, eta ingurumenaren arloko kontzientziazioan lan emankorra egiteko, 1986ko azaroaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraio Sailak eta Azpeitiko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten. Hori betez, udalerri hartan ekipamendu bat sortu zen, Egibar baserrian, ingurumen-hezkuntzaren arloko esperientzia berri baten adierazgarri.
Ondoren, esperientzia hori luzatu egin zen hurrengo urteetan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren eta aipatutako Udalaren arteko azken hitzarmena 2015eko aprilaren 30ekoa izan zen.
Bigarrena.– 1998. eta 1999. urteetan Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak erakustokiak erabat aldatu zituen; eta ondoren, 2007an, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak aldatu zituen, Garapen Jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategian ezarritako 5 jomugetara egokituz. Egun, «Ekoetxea Azpeitia» deritzona erreferentziako ekipamendutzat hartzen da Euskal Autonomia Erkidegoan, jasangarritasunerantz jotzeko hezkuntzaren esparruan.
Hirugarrena.– Hitzarmen honek zuzenean betetzen du 2016-2020ko XI. legealdirako Gobernu-Programak ezarritako konpromisoa. 46.konpromezuari buruz ari gara, zeinek «Ingurune naturalaren kalitatea hobetu» izenpean, zehazten du «Ingurumen-hezkuntzako politikak indartu, eta aurrera egin herritarrek ingurumena babesteko eta zaintzeko duten benetako erantzukidetasunean, Ekoetxeen zeregin aktiboaren bidez»
2014ko abenduaren 2ko Gobernu Kontseiluan onartutako EAEko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programan dago jasota Eusko Jaurlaritzak ingurumenari dagokionez hartutako konpromisoa, agiri horretan islatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politika. Hala, Eusko Jaurlaritzak gizartearen aurrean hartutako konpromisoen funtsa osatzen duten 15 plan estrategikoetako batean kokatzen da aipatutako programa –konpromiso horiek Euskadi 2020: Giza Garapen Jasangarrian aurrera egiteko txostenean daude jasota–.
Programak gure lurraldeko ingurumenaren egoerari buruzko ikuspegia jasotzen du, eta, besteak beste, lehentasunezko jardun hauek ezartzen ditu:
– Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta lehengoratzea, ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak gerizatzeko.
– Ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono isurketa txikiko eta baliabideen erabilpenean eraginkor baterantz aurora egitea.
– Gure herritarren osasuna eta ongizatea sustatzea eta babestea.
– Lurraldearen jasangarritasuna areagotzea.
– Politiken koherentzia bermatzea, ingurumen integrazioa areagotuta.
– Euskadiren nazioarteko proiekzioa eta erantzukizuna sustatzea.
Ezarritako helburuak lortzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza departamentuko aurrekontuen programak, besteak beste, proposatzen ditu hitzarmen honekin zuzenean erlazionatuta dauden ondorengo akzioak:
– Jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntza eta kontzientziazioa bultzatzea euskal gizarte osoan.
– Ingurumen-hobekuntzako jarduerak egiteko udalei, ikastetxeei, lurralde-zaintzarako elkarteei eta boluntarioei zuzendutako diru-laguntza programak sustatzea.
Jasangarritasunerako hezkuntzak behin betiko garrantzia du pertsonak behar bezala hezteko garaian. Horrela, ingurumen-arazoei aurre egiteko gai izango dira, erantzun eta konponbide egokia emanez bai arlo lokalean edo orokorrean, bai gaur egun edo etorkizunean.
Laugarrena.– Udalak ingurumen gaietan duen eskumenari buruz, 7/1985 Legeak, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena, bere 28. artikuluan esaten du: «Berez beste herri-administrazio batzuei badagozkie ere, udalerriek haien jarduera osagarri batzuk egin ditzakete, bereziki, hezkuntzari, kulturari, emakumearen sustapenari, etxebizitzari, osasunari eta ingurumena babesteari buruzkoak»
Zehazki, Azpeitiak 2025. urtera begirako Plan Estrategikoa du. Udalerriko garapen eredu berri baten oinarriak finkatu eta iraunkortasunaren aldeko apustua sendotzen duen plana hain zuzen. Bertan, hiri antolamendua, ingurumena, garapen ekonomikoa eta justizia soziala modu integralean jorratzen dira. Apustu sendoa egiten da ingurumenaren alde eta Ekoetxearen –orain arte ingurugiro Etxea– garapenaren alde.
Bosgarrena.– Bi administrazioen interesa ikusi eta gero, ingurumenari eta bere hezkuntzaren sustapenari buruzkoak, baliatu zuten Egibar baserria –gaur gaurkoz «Ekoetxea Azpeitia» izenez ezagututakoa– helburu horretarako. Horren baitan, adostu zuten elkarrekin kudeatuko zutela egoitza eta elkar-lanerako baldintzak hitzarmen bidez zehaztuko zituztela.
Seigarrena.– Aldeek beharrezkotzat jotzen dute hasitako esperientziari jarraipena ematea, «Ekoetxea Azpeitia», jasangarritasunerantz jotzeko hezkuntzako programa berriak garatzea sustatzeko.
Zazpigarrena.– Esperientzia egokiro jarraitu, kontrolatu eta sustatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak lankidetza-hitzarmen hau izenpetu dute, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetzaren oinarriak ezartzea Azpeitiko Egibar baserrian dagoen «Ekoetxea Azpeitia» kudeatzeko Eta horren bidez, egiten diren ingurumen-hezkuntzaren arloko jarduerak egoki garatzeko, 2018., 2019. eta 2020. urteetan. Hori guztia bateragarria izanik I. eranskinean bildutako jarduera edo proiektuekin.
Bigarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ekarpenak.
1.– Lankidetza-hitzarmen honen xedea eraginkortasunez gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitxa Sailaren bitartez, Egibar baserria jasangarritasunaren arloko heziketa eta prestakuntzako lanak egiteko erabiltzea erabaki du. Baserria Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarena da, eta «Ekoetxea Azpeitia» ekipamendua dago bertan.
2.– Horretarako, 2018ko ekitaldirako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako Proiektuan, 5/2017 Legeak, abenduaren 22koa, onartutakoa ondorengo partida aurreikusi du, 18.0.1.05.12.0100.2.238.99.44210.011.P urteroko ehun eta hogeita hamabost mila eurokoa (135.000 euro) hiru urte-saritan banatuta.
2019. eta 2020. urteetarako ere ekarpen ekonomiko bera aurreikusten da.
3.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari dagokio, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren bidez, «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduan egiten diren jarduerak gainbegiratzea, horretarako segimendu-batzordean adostutako programazio-esparruei eta jarduteko lerroei jarraiki.
Hirugarrena.– Azpeitiko Udalaren ekarpenak.
1.– Gaur egun «Ekoetxea Azpeitia» hezkuntza-parkea osatzen duten ekipamenduetan eta instalazioetan jasangarritasunerako-hezkuntza sustatzeko ekimenak eta jarduerak garatzea eta egiten jarraitzea.
2.– «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduaren, administrazioaren eta aurrekontuaren kudeaketa: lokalen mantentze-lanak eta garbiketa egitea; beharrezkoak diren langileak kontratatzea, jarduerak garatzeko behar diren materialak eskuratzea eta jarduera bera garatzea. Gastu horiek guztiak eraikina behar bezala mantentzeko ohikoak dira eta helburutzat izango dute bisitarien kontzientziazio maila garatzea ingurumen alorrean. EAEko administrazio orokorraren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak gainbegiratuko ditu aipatutako kudeaketa-lanak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren bitartez.
3.– Hiru hilabetean behin memoria bat aurkeztu beharko dute, ospatutako jardueren laburpen bat azaltzeko. Iraileko hilabetea azken hiru hilabetearekin batera aurkeztuko da. Hortaz, epeak honako hauek dira:
– Urtarrila-martxoa.
– Apirila-ekaina.
– Uztaila-abuztua.
– Iraila-abendua.
4.– Urtarrilaren 15erako, azken hiru hilabeteko memoriarekin batera, aurkeztuko du pasa den urteko gastuen likidazioa.
5.– 2018., 2019. eta 2020. ekitaldietarako, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduko ohiko gastuen, funtzionamendu-gastuen eta pertsonal-gastuen ordaintzeko falta den diru-kantitatea emateko.
Laugarrena.– Epeak eta ordaintzeko moduak.
Ingurumen, Lurralade Plangintza eta etxebizitza Sailak Ingurugiro Etxea ekipamenduari egiten dion diru-ekarpena Azpeitiko Udalari transferituko zaio, hainbat kopurutan, ondoko aginduen arabera:
2018. urtea:
– 67.500 euro, hitzarmena izenpetu ondoren.
– 33.750 euro, urriaren 15a baino lehen, urtarril-martxoa eta apiril-ekaina hiruhileko memoriak aurkeztu ondoren.
– 33.750 euro, 2019ko urtarrilaren 15a baino lehen, 2018. urteko likidazioa aurkeztu ondoren.
2019. urtea:
– 67.500 euro, martxoaren 1a baino lehen, aurrerakin modura.
– 33.750 euro, urriaren 15a baino lehen, urtarril-martxoa eta apiril-ekaina hiruhileko memoriak aurkeztu ondoren.
– 33.750 euro, 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen, 2019. urteko likidazioa aurkeztu ondoren.
2020. urtea:
– 67.500 euro, martxoaren 1a baino lehen, aurrerakin modura.
– 33.750 euro, urriaren 15a baino lehen, urtarril-martxoa eta apiril-ekaina hiruhileko memoriak aurkeztu ondoren.
– 33.750 euro, 2021ko urtarrilaren 15a baino lehen, 2020. urteko likidazioa aurkeztu ondoren.
Bosgarrena.– Hitzarmenaren segimendua.
Segimendu Batzordea.
1.– Egibar baserrian dagoen «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduak behar bezala funtzionatzen duela zaintzeko, segimendu-batzorde bat osatuko da. Batzordeko kideak eskubide osoko lau kide izango dira: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaritzak proposatutako bi lagun eta Azpeitiko Udalak proposatutako beste bi lagun.
2.– Segimendu-batzordeari dagokio:
– Jarduera-plana eta aurrekontuko aurreikuspen-plana onartzea.
– Aztertu eta, hala badagokio, onartu Batzorde teknikoak igorritako proposamenak.
– I. eranskinean jada bildutako jarduerak edo proiektu berriak gehitzeko beharra balioetsiko du, jarduera horiek adostutako klausulen menpe geratuko direlarik.
Batzorde teknikoa.
1.– Segimendu-batzordeari aholkularitza emateko organo gisa batzorde teknikoa eratuko da. Batzorde teknikoaren kideak hauek izango dira: EAEko administrazio orokorreko organo eskuduneko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuko burua eta teknikari bat, Azpeitiko Udalaren ordezkari bat eta «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduko langileen artean aukeratutako kide bat.
2.– Batzorde teknikoak bere funtzionamendua eta antolamendua erabakitzeko autonomia edukiko du.
3.– Batzorde teknikoak segimendu-batzordearen aurrean aurkeztuko ditu egokitzat jotzen dituen proposamenak, bertan aztertzeko eta, hala badagokie, onartzeko. Honako alderdi hauen ingurukoak izango dira proposamenak:
– Urtero segimendu-batzordeak onartu beharko duen urteko jarduera-plana.
– «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduaren antolamendu- eta funtzionamendu-eredua.
– «Ekoetxea Azpeitia» ekipamendua Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ingurumen-hezkuntzako beste ekipamendu batzuekin koordinatzea.
– «Ekoetxea Azpeitia» ekipamendua Azpeitiko udalerrian ingurumen-hezkuntzarako dauden beste ekipamendu edo baliabideekin koordinatzea.
– Jarduera-lerroak eta urteko programazioak.
– «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduan gehitu nahi diren irakas-materialak edo azalpen-materialak.
– «Ekoetxea Azpeitia» ekipamenduko langileen prestakuntza-beharrak.
4.– Halaber, batzorde teknikoak jardueren memoria bat aurkeztuko du segimendu-batzordearen aurrean, dagokion ikasturteko irailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarteko aldiaren ingurukoa, eta bertan honako alderdi hauek zehaztuko ditu gutxienez:
– Bisita egin duten ikastetxeen zerrenda: zehaztu egingo dira bisitaren eguna, ikasle-kopurua eta irakasle-kopurua, landutako arloak eta gauzatutako jarduera osagarriak.
– Bisita egin duten bestelako taldeen zerrenda, eguna eta pertsona-kopurua zehaztuta.
– Ekipamendua zein egunetan egon den irekita; eta horrekin batera, egunean, astean eta hilabetean egondako bisitarien estatistika.
– Bisitei arreta eskaintzeaz gain, ekipamenduaren barruan garatutako jarduerak, hala nola: materialak lantzea, ikastetxeekin eta bestelako taldeekin izaten diren harremanak, jarduera osagarriak diseinatzea, kontzientziazio-kanpainak, bilerak, prestakuntza-jarduerak, eta abar.
– Bisitek ekipamenduaz egindako balorazioaren gaineko txostena.
– Urte, ikasturte eta hiruhileko hasieran zehaztutako helburuak eta lan-plana betetzearen gaineko balorazio propioa.
Memorian biltzen diren datuetan, sexu-aldagaia sistematikoki sartuko da, 4/2005 Legean, otsailaren 18koan, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerakoan, 16. Artikuluak xedatzen duen arabera.
Halaber, dokumentazio, publizitate, irudi edo material orotan, ez da hizkera sexista erabiliko, ezta emakumeen diskriminazioa edo estereotipo sexistak erakusten duen irudirik ere. Halaber, balio hauek sustatu behar dira emakumeen irudiari dagokionez: berdintasuna, partaidetza orekatua, aniztasuna, baterako erantzukizuna eta genero rolen eta identitateen aniztasuna.
Seigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Eragina 2018ko urtarrilaren 1etik izango duen arren, izenpetzen den egunean hartuko du indarra hitzarmen honek, eta 2020ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Ezingo da bera luzatu.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren izaera.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du, bera ezartzetik etorritako arazoak ebazteko ekar ditzakeen ondorioekin.
Zortzigarrena.– Indargabetzea.
Hitzarmen hau baliogabetu egingo da aldeetako batek betetzen ez badu; halakoetan, beste aldea jakinaren gainean jarri beharko da, idatziz, gutxien dela hilabete lehenago.
Hitzarmen honetan jasotako klausulak edota indarreko legedian jasotzen diren izaera bereko beste batzuk ez betetzea hitzarmena baliogabetzeko arrazoia izango da berori izenpetzen duten aldeentzat.
Nolanahi ere, denuntzia jakinarazten den unean hasita dauden jarduerak bukatzeko konpromisoa hartzen dute bi aldeek.
Bederatzigarrena.– Aldaketak.
Hitzarmen honetan edozein aldaketa egiteko, horren berri eman beharko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiari eta Deustuko Unibertsitateari, ontzat eman dezaten; ondoren, bi erakundeetako organo eskudunek onartu beharko dute aldaketa.
Beren adostasunaren erakusgarri, interesdunek hitzarmenaren hiruna ale sinatu dituzte, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Azpeitiko alkate-udalburua,
ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA.
HITZARMENAREN ERANSKINA
jarduera edo proiektuen zerrenda
2018-2020 URTEETARAKO EKOETXEA AZPEITIA EKIPAMENDUAREN LAN-EGITASMOA
Ekoetxea Azpeitia ekipamenduan egiten den eskaintza Garapen Iraunkorrerako 2002-2020 Ingurumen estrategiarekin lerrokaturik dago. Ondoko taulan, aipatu estrategiaren helburuak ditugu eta hauek dira Ekoetxea Azpeitia zentruan eskaintzen dire programen oinarri.
2018-2020 LAN PROGRAMAREN AURREIKUSPENA
ESKAINTZA
1.– Hezkuntza-komunitateari.
1.1.– Eskolako Agenda 21 (Azpeitiko ikastetxeei zuzendutako Jasangarritasunerako hezkuntza).
Ikasturteko maiatza-ekainean, eskolarteko foroa eta Udal Audientzia egin ostean, ikastetxeek hurrengo ikasturtean landu beharreko gaia aukeratu ohi dute.
2017-2018 ikasturterako konkretuki «Klima Aldaketa eta Osasuna» arloa lantzea erabaki zuten.
EAEko Ingurumen Esparru programaren 2020rako Ingurumen erronka berriekin bat datorrena, 2. eta 3. erronkekin zuzenean, Energia-Klima aldaketa eta Osasuna-Ingurumena.
Lan hori honako fase hauetan burutu ohi da Ikastetxeetan:
1. fasea.– Erabakia (ekaina-iraila-urria-azaroa).
Ekaina: Eskolak-Udala Foroa egin ondoren, adostu hurrengo ikasturtean landuko den gaia. Irakasle-taldearen eta Ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenaren artean adostu ohi da.
2. fasea.– Motibazioa, Antolamendua (iraila-urria).
Uztaila-urria: Ekoetxea Azpeitia-ko hezitzaileek herri mailako diagnosia eta ekintzen eskaitza diseinatu eta aurkezten dute.
Ikastetxeek ekarpenak egiten dituzte.
3. fasea.– Diagnosia (urria-azaroa).
Kudeaketarako diagnosia.
Currikulum arloko diagnosia.
Parte-hartzearen gaineko diagnosia.
4. fasea.– Ekintza-egitasmoa (azaroa-abendua).
Diseinua: helburuak, adierazleak, ekintzak.
Egitasmoa betetzea: ekintzak egitea.
5. fasea.– Udalerri mailako diagnosia (urtarriletik ekainera)).
Ibilbideak, Jardunaldiak, Erakusketak, Baserrietara bisitak, Baratzazaintza ikastaroak, Ibaiaren garbiketa, e.a.
6. fasea.– Ebaluazioa eta komunikazioa (ekaina-iraila).
Martxoa-apirila: eskolarteko foroak.
Apirila-maiatza: Eskolak-Udala Foroan bi aldeek hartutako konpromisoen ebaluazioa.
Ekaina: Komunikazioa, Eskolako Agenda 21aren buletina eta web orriaren bidez.
Ekoetxea Azpeitiak programa hau Azpeitiko 4 ikastetxeekin eta Azkoitiko 3 ikastetxeekin darama aurrera, eta 3.400 ikasle/urteko eta 400 irakasle/urteko izaten dira partaide.
Programa hau 2003-2004an sortu zenetik etengabe egin izan da urtero.
1.2.– Bestelako ikastetxe edota taldeei zuzendutako eskaintza.
Ekoetxea Azpeitia: hezkuntza-eskaintzaren berri ematea.
Ekaina-iraila: EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxeetara zikloka ikasturte horretarako duen hezkuntza-eskaintza, baita erretiratu, aisialde emakume taldeei ere.
Irailetik-abuztura: eskainitako gaiak landu nahi dituzten taldeek Ekoetxea Azpeitia ekipamenduarekin harremanetan jarriko dira, lanerako egunak gordetzeko. Gainera, ekipamendua eta eskaintza zuzenean ezagutu nahi dutenentzat Ate Irekiak eskainiko dira.
Ekoetxea Azpeitian erabiltzen den lan-metodologia.
Eguna zehaztu eta gordetakoan, aukeratu den gaiaren gaineko lan-materialak –bai ikasleentzat, bai irakasleentzat bidaliko zaizkie ikasleekin batera etorriko diren irakasleei.
Ekoetxea Azpetian, bertan, lan daitezkeen 5 helburuetarako edukiei erantzuteko beharrezko diren lan-materialak prestatu ohi ditu hezitzaile taldeak.
Egindako lanaren ebaluazioa.
Dagokion jarduera egin ondoren, bisita egin duen taldeak ekipamendura bidaliko ditu egin dituzten lanen emaitzak eta balorazioak, aurrez eman zaion balorazio inkesta beteta itzuliz.
1.3.– Norberaren kontura egindako bisita.
Nor bere kasa datozenei, oro har 5 Helburuen edukia, eta Zentroan ikusgai dauden eduki guztiak agertzen dituen bideo orokorra eskaini ohi zaie. Ikustaldia beren kabuz egiteko aukera dute, edota Zentroko langileen laguntzarekin, hala nahi badute.
Ekipamenduak duen dokumentazio zentroa ere erabiltzeko aukera dute.
Ekoetxea Azpeitia ekipamendutik hurbil dauden beste zentro eta interesguneen gaineko informazioa ere bada, batik bat eskuorrietan, irteera hau aprobetxatuz ikusi nahi badituzte ere.
2.– Herritarrei zuzendutako ekimen bereziak.
2.1.– Hileroko ekintza bereziak.
Asteburuetako publikoa ugaritzeko eta beti ere, 2017an burututako hausnarketa prozesuan ateratako konklusioak jarraituz, hilean behin gutxienez, ekintza berezi bat prestatuko da. Publiko desberdinei zuzendutako ekintzak izango dira, baina 2018an, familiak izango dira lehenetsiak.
2019tik aurrera, antolatutako ekintzak errotu eta ugaritzea aurreikusten da.
2.2.– Mundu mailako edota Nazioarteko egunen ospakizuna.
Ohi bezala, Ekoetxea Azpeitian, ekimen bereziekin ospatuko dira Mundu Mailako edota Nazioarteko egunak, hala nola, Uraren eguna, martxoan, Ingurumenarena, ekainean, urrian energia eta elikadura, e.a.
2.3.– Eskaintza zabaltzea.
2018an, Urola-Kosta Eskualdeko ikastetxeetara, zuzeneko bisitak egingo dira, ekipamenduan hezkuntza komunitateari zuzenduta dagoen eskaintzaren berri modu zuzenean azaltzeko. Helburua, ekipamendura etorriko diren ikastetxe kopurua handitzea litzateke.
2019 eta 2020an, beste eskualdetara zabalduko dira aurrez aurreko bisitak..
2.4.– Turismoko ekipamenduekin harremanak.
Publikoaren bisitak handitzeko helburua eta kontuan hartuta, Azpeitira azken urteotan datorren turista kopurua handitzen doala ikusita, ahalegin berezia egingo da turistak ekipamendura erakartzeko.
Azpeitian hiru turismo bulego daude, eskualdekoa, herrikoa eta jesuitek Loiolan dutena.
Turismo eragileekin elkarlana areagotuko da, publiko horren parte bat geureganatzeko.
Zentzu horretan, harreman zuzenak hasiak dira 2018an, eta elkarlana sendotzea da hurrengo urtetarako helburua.
3.– Material didaktikoen sorrera.
3.1.– Eskolako Agenda 21 programarekin lotutakoak.
3.1.1.–«»Lan fitxak.
Urtero, ikastetxeek EA21 esparruan jorratzeko aukeratzen duten gaien arabera zikloetara egokitutako lan fitxak diseinatzen dira.
2017-2018 ikasturterako diseinatu direnak honako hauek dira:
LH 1-2: Tipi-tapa oinez eskolara!!!.
LH 3-4: Ufff berooo!!!.
LAH 5-6: Azpeitiko Berdeguneak.
DBH 1-2: Ur edangarrien eboluzioa urtegian azken urteetan.
DBH 3-4: Gaurko eta biharko berdeguneak Azpeitian.
BATXIL.: Klima aldaketa eta gure Osasuna.
Ondorengo bi ikasturtetan antzera jokatuko da.
Sortzen den material didaktiko guztiak, Legazpiko Ingurugelako teknikarien oniritzia du.
3.1.2.– Buletina.
Eskolako Agenda 21 prozesua martxan jarri zenetik 2003-2004 ikasturtean, helburuetako bat izan da herriko familia guztiei agertzea herriko ikastetxeetan prozesu horren baitan egiten ari zen lana eta ahalegina. Horrela, urtero, ekainaren 5aren inguruan (Ingurumenaren Mundu Eguna) Eskolako Agenda 21aren buletina zabaldu ohi da herriko postontzi guztietan.
Buletin horretan jasotzen dira ikastetxe bakoitzean abian jarri diren proiektuak, hartu dituzten konpromisoak eta alkateari egin zaizkion proposamenak. Buletinaren edukia, aurrez, ikastetxe guztien artean adostu ohi da.
Datozen hiru urtetarako ere, helburua mantentzeko asmoa dago eta bere horretan mantenduko da ekainaren 5aren data aipatu den banaketa egiteko.
3.1.3.– Ekintzen eta jokoen diseinua.
2017-2018 ikasturtean Klima aldaketa eta Osasuna, gaina LH3 eta LH4 zikloetako ikasleekin lantzeko «Guztion ardura» ekintza diseinatuko da. 2050ean Azpeitiko eta inguruko paisaia hipotetiko batzuk aurkezten zaizkie ikasleei eta aztertuko dute egoera horietara nola eta zergatik iritsi garen eta hori saihesteko hartu beharreko neurriak.
Urtero diseinatzen da horrelako jardueraren bat, beti ere ikastetxeek jorratzeko aukeratu duten gaiari egokituta.
Horrela sortutako materiala aprobetxatzen da ekipamenduaren baliabideak aberasteko eta beste edozein publikori moldatu eta eskaintzeko.
Ondorengo urteetarako antzeko aurreikuspenak eginak daude.
3.2.– Erakusketaren aretoetan dauden gaien inguruko material didaktikoa.
Zentroko erakusketarekin lotutako materiala aurre-jarduera, jarduera eta ondorengo jarduera) urtero sortzen da. Erakusketako gai edo elementuren bat aukeratu, dagoena eguneratu edo berria sortzen da.
4.– Komunikazioa.
4.1.– Web orria.
www.ingurugiroetxea.org webaren kudeaketa ekipamendutik bertatik egin ohi da. Ekoetxeen sarerako web gune berria sortzen denean, egokitze lanak egin beharko dira.
Blog-aren mantenua ere bertako teknikariek egiten dute.
Twitter-a eta facebook-a gehitu behar zaizkio.
4.2.– Sare sozialak.
Sare sozialen erabilera areagotuko da, facebook, eta twitter e.e. Guztia ekoeetxeen sareko kideen eskutik.
4.3.– Saretze lana.
4.3.1.– Turismo.
Xaguxatar ibilbidea, diseinua....
Bestelako ekintzak.
Triptikoak, kartelak...
4.3.2.– Beste ekoetxeak.
4.3.2.1.– Koordinazio bilerak.
4.3.2.2.– Esperientziak partekatzea.
4.3.2.3.– Komunean antolatutako ekintzak.
5.– Langileen prestakuntza.
5.1.– Eskolako Agenda 21ean landuko den gaiari buruzko formakuntza.
5.2.– Sare sozialetan areagotzeko formakuntza.
5.3.– Geotermia instalazioari buruzkoa, instalazioa egin duen TELUR enpresaren eskutik, programa didaktiko berri bat sortu ahal izateko.
6.– Ekintza plana burutzea.
Irailean, urtero, ikasturteka funtzionatzea erabaki zenetik, iraila-abuztua Kudeaketa Plana aurkezten da Batzorde Teknikoaren bileran, eztabaida ostean adostu egiten da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko teknikariekin.
Kudeaketa planean honako hauek dira adosten direnak:
6.1.– Aurreko ikasturteko memoria.
6.2.– Adierazleen kalkulua eta helburuen betetze-maila.
6.3.– Balorazioa eta hurrengo urteko ekintza plana definitu.
7.– Ekipamenduaren mantenua.
7.1.– Ohiko mantentze lanak: elektrikariak, arotzak, iturginak,...
7.2.– Ekipo informatikoen mantentze lanak.
8.– Besteak.
8.1.– Geotermia instalazioari buruzko informazioa kanpoko erakusleihoan jartzea.
8.2.– Sarrerako kristalezko ate bikoitza jartzea.
8.3.– Xagu-xatar ibilbidea diseinatu eta gauzatzea.
8.4.– Xagu-xatar parkea handitu eta Ekoetxea Azpeitiaren inguruak herritarrentzat berreskuratzea eta bide batez Ekoetxeara iristea erraztea.
8.5.– IGARAko errotaren inguruan aterpetxea sortzea.