EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-04-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2018073

AGINDUA, 2018ko martxoaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, dokumentazioaren baloraziorako, aukeraketarako eta dokumentaziora jotzeko Batzordeak (COVASAD) erabakitako Garraio, Justizia, Etxebizitza, Barne eta Hezkuntza funtsen kontserbazio-egutegiak onartzeko dena.

Xedapenaren data: 2018-03-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201802002
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2003/08/22an argitaratutako 2003/07/22ko 200300174 DEKRETUA

Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean. Dekretu horretako 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezartzen da dokumentazioaren baloraziorako, aukeraketarako eta dokumentaziora jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako erabakietako batzuk garai batean Ogasun eta Herri Administrazio Saila zen eta orain Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila denaren sailburuak onartu behar dituela, Batzorde beraren arabera aplikazio eta betetze orokorra izan behar badute; ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira erabaki horiek.
Hori kontuan hartuta, eta 174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.artikuluak ematen dizkidan, ahalmenak baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
AZKEN XEDAPENA.– Eraginkortasuna.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.