EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017063

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 16koa, Deustuko Unibertsitatearena, Europako eta Nazioarteko Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterra, European and International Business Management, Management des Entreprises Européennes et Internationales [Deustuko Unibertsitatea, Audiencia Nantes-École de Management eta University of Bradford (Uob)] tituluaren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Organo emailea: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Xedapenaren data: 2017-03-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201701659
Maila: Ebazpena
Behin Unibertsitate Kontseiluak ikasketa plana egiaztatuta, Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena jaso ondoren, eta 2013ko martxoaren 8ko Ministro Kontseiluaren Erabakiz tituluaren ofizialtasuna aitortuta (Unibertsitateko Estatu idazkariaren 2013ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2013ko apirilaren 23ko BOEn), Errektoretza honek Europako eta Nazioarteko Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterra, European and International Business Management, Management des Entreprises Européennes et Internationales titulu ofiziala [Deustuko Unibertsitatea, Audiencia Nantes-École de Management eta University of Bradford (Uob) erakundeena] lortzera bideratutako ikasketa plana argitaratzea ebatzi du.
Ebazpen honen gai den ikasket- plana eranskinean ageri den bezala egituratuko da.
Bilbao, 2017ko martxoaren 16a.
Errektorea,
José María Guibert Ucín.
ANEXO
IKASKETA PLANAREN BANAKETA OROKORRA ECTS KREDITUTAN, JAKINTZAGAI MOTA KONTUAN HARTUTA
EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO ENPRESEN KUDEAKETAKO UNIBERTSITATE MASTERRA, EUROPEAN AND INTERNATIONAL BUSINESS MANAGEMENT, MANAGEMENT DES ENTREPRISES EUROPÉENNES ET INTERNATIONALES, DEUSTUKO UNIBERTSITATEA, AUDIENCIA NANTES-ÉCOLE DE MANAGEMENT ETA UNIVERSITY OF BRADFORD (UOB) ERAKUNDEENA