EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-11-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016218

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ri Loiuko udalerrian altzairu herdoilgaitz bereziak fabrikatzeko eta zepak birrindu, sailkatu, bahetu eta tratatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusten baita.

Xedapenaren data: 2016-03-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201604889
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2010/12/23an argitaratutako 2008/04/25eko EBAZPENA [201006344]

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ri Loiuko (Bizkaia) udalerrian altzairua fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.
2010eko martxoaren 15ean, Ingurumeneko sailburuordeak ebazpena eman zuen, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpena aldatzeko eta gauzatzeko; ebazpen horren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ri, Loiuko (Bizkaia) udalerrian altzairu herdoilgaitza fabrikatzeko.
2015eko uztailaren 31n, Ingurumeneko sailburuordeak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez aldatu egin baitzuen Loiuko (Bizkaia) udalerrian altzairu herdoilgaitza fabrikatzeko jarduera egiteko Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua.
2012ko martxoaren 8an, Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia –siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena– argitaratu zen.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da teknologia erabilgarri onenei buruzko ondoriok argitaratzen diren kasurako.
2015eko azaroaren 11n, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Aceros Inoxidables Olarra, S.Aari: alderaketa bat, hau da, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenak aintzat hartuz gero instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen adieraztea, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.
2015eko azaroaren 30ean, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez erabaki zen Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko abenduaren 14an.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Loiuko Udalari eta Osasun Sailari, 2016ko urtarrilaren 28an.
2016ko otsailaren 11n, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.
2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokionez jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak altzairugintzaren sektoreko arku elektrikoko labeetarako isurpenaren muga-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.
Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena izapidetzeko aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bigarren atalaren D.2.1 eta E.1 azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.
Aceros Inoxidables Olarra SAren jarduerak substantzia arriskutsu nabarmenak igortzea dakar, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko aukera aintzat hartuta; beraz, sei hilabeteko epean lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egitea eska daiteke; hartara, alderaketa kuantitatiboa egin ahal izango da jarduera behin betiko amaitzean duenarekin.
Eta honako arau hauek guztiak aztertu ondoren: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aceros Inoxidables, Olarra, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, baimenaren baldintzak egokitzeko siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentura.
Bigarrena.– Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ri emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea. Baimen hori 2008ko apirilaren 25ko Ebazpenaren bidez eman zen, Loiuko udalerrian altzairua fabrikatzeko jarduera egiteko. Honako xedapen hauek aldatu egin zuten ebazpen hori: 2008ko irailaren 3ko Aginduak, 2010eko martxoaren 15eko Ebazpenak –zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua aldatzen eta gauzatzen baita– eta 2015eko uztailaren 31ko Ebazpenak –zeinaren bidez enpresa horri emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzen baita–, eta, aldaketa horien ondorioz, 2008ko apirilaren 25eko Lehen eta Bigarren atalak, eta horien ondorengo aldaketak. Horrenbestez, honela idatzita geratzen dira atal horiek:
«Lehenengoa.– Aceros Inoxidables Olarra, S.A. enpresari ingurumen-baimen integratua ematea (helbidea: Larrabarri bidea, 1, Elotxelerri, Loiu, Bizkaia. IFK: A-48663546), altzairu herdoilgaitza fabrikatzeko jarduera egiteko eta hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko (metalezko hondakinak hartzea, sailkatzea, hautatzea eta biltegiratzea), betiere ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzen arabera.»
Altzairugintzako, galdaketa jarraituko eta beroan ijezteko jarduerak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean ageri dira, 2.2 kategorian, «Galdaragintza edo altzairu gordinen instalazioa (lehen edo bigarren mailako galdaketa), etengabeko galdaketa-instalazioak barne, orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituztenak» eta 2.3 a) atalean, «Metal burdintsuak eraldatzeko instalazioak, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak».
Desugerketa-lerroko jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen azala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasota dago zepak balorizatzeko jarduera, 5.4.c) kategorian zehazki, «Hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko edo balorizatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin – Zepen eta errautsen tratamendua» (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Aceros Inoxidables Olarra, S.A. enpresa Loiuko (Bizkaia) udalerriko Larrabarri bideko 1. zenbakian (Elotxelerri) dago. Lursailaren azalera, guztira, 122.600 m²-koa da.
Jarduera txatarra eta ferroaleazioak erabiliz altzairu herdoilgaitza fabrikatu eta merkaturatzeko da, galdaketa- eta ijezketa-prozesu baten eta beste prozesu osagarri batzuen bidez. Instalazioetan 123.000 tona pieza inguru fabrikatu ahal dira urtean.
Lehengaia (txatarra) saskietan kargatu eta 46 tn-ko edukierako arku elektrikoko labera eramaten da, eta hor urtu egiten da, altzairu herdoilgaitza egoera likidoan lortzeko, eta ondoren altzairua aldatzeko zali batean isurtzen da.
AOD bihurgailuan altzairuaren deskarburazioa gertatzen da, eta osagaiak doitzen dira, ferroaleazioak gehituta. Ondoren, galdaketa jarraitu horizontalera pasatzen da galda, totxo karratua lortzeko, eta spray bidezko hozte-sistema erabiliz solidotu ostean, oxiebaketa egiten da.
Hoztu ondoren, esmeril-sailean altzairugintzatik datozen totxoen azaleko akatsak ezabatzen dira, 8.535 Tn/h potentziako gas naturaleko berotze-labe batean ijezteko, edo 26.700 tn/h potentziako gas naturaleko arrapaladako ganga-labe batean.
Materialak ijeztu ondoren, azken akaberako prozesu batetik igarotzen dira, materialari, behar bada, tratamendu termiko bat aplikatu eta dagozkion ezaugarri fisiko eta mekanikoak lortzeko, bidali aurretik.
Hotzean eraldatzeko prozesuan ijezketako materiala torneatu edo arteztu egiten da, eta desugertu, azaleko herdoil-azala kentzeko, bainu kimiko batean erreakzio bidez edo granailatze bidez.
Azkenik, produktuak azken egiaztapeneko sailera eramaten dira, bidali aurretik.
Galdatzeko labeek isurketak xurgatzeko sistema bateratu bat du. Xurgapen bakarra da, eta horren isuriak mahuka-iragazki bidez arazten dira.
Galdatze-prozesuko isuriak 4. zuloaren eta canopy-aren bidez biltzen dira, eta keak gas-hozkailu batera eta ondoren mahuka-iragazki batera bideratzen dira.
Galda doitzeko prozesuko gasak kanpai batek eta canopy batek xurgatzen dituzte. Kea labe elektrikoaren arazteko instalazio berera joaten da.
Halaber, isurketa barreiatuak biltzeko canopy bat dago instalatuta, non zipriztin-estazioan garatutako prozesu zentzatzaileetan eta galdaketa jarraitu horizontalean totxoaren oxiebaketa-prozesuan sortzen diren isuriak jasotzen baitira. Canopy horren bidez atzemandako isuriak «Altzairugintzako hautsa xurgatzea» FE01 fokuari lotutako arazketa-sistemara bideratzen dira.
Esmerilagailuetan sortutako isuriak esmerilagailuetan bertan dagoen iragazte-sistema baten bidez arazten dira.
Gasak garbitzeko bost dorre daude desugertze-prozesuko isuriak arazteko.
Granailatze-lanetan egindako isurketak zikloi baten eta mahuka-iragazki baten bidez arazten dira; gatz-labeek sortutako isurketek, berriz, neutralizazio-prozedura bat eta gas-garbiketa bat jasaten dituzte.
Mekanizatze-prozesu batzuetan (torneaketa) sortzen diren isuriak aplikazio bustietarako iragazki mekaniko batean tratatzen dira, eta centromaskin makinei lotutakoak, berriz, bi mahuka-iragazkitan tratatzen dira.
Gainera, tratamendu termikoetarako labeetan isuri barreiatuak sortzen dira (gas-labe jarraitua, orga motako zola mugikorreko lau labe estatiko eta bi kanpai-labe).
Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak honako prozesu hauetako hondakinak dira: ijezketa eta tratamendu termikoa, desugertzea, torneaketa eta artezketa, gas efluenteen arazketa, hondakin-uren tratamendua eta zerbitzu orokorrak. Halaber, zepak tratatzeko instalazio bat dago, metalak berreskuratzeko. Instalazioak maila desberdinetako zepa bahetzeko sistema bat dauka, zati metalikoa modurik onenean zepatik bereiztea ahalbidetzen duena. Berreskuratutako metalak berriro erabiltzen dira altzairugintzako galdaketa-prozesuan lehengai modura.
Bestalde, instalazioan (EHZ: 190813) sortutako prentsa-iragazkiko lohiak tratamenduaren (EHZ: 191211) ondoren autokudeatu egiten dira, kanpoko kudeatzaile baimendu baten bidez. Prentsa-iragazkiko lohiak beste hainbat osagairekin nahasten dira, briketak egiteko eta ondoren Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ko instalazioetan arku elektrikoko labean dosifikatzeko.
Instalazioan sortutako efluenteak altzairu-fabrikako hozteko uretakoak, ijezketako eta galdaketa jarraituko hozteko uren zirkuitukoak, industria-uretakoak, gunitatzeko uretakoak, ur sanitarioetakoak eta euri-uretakoak dira, eta horiek guztiak kolektorera joaten dira. Ur-sare bakarra dago, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorearekin hiru konexio-puntu dituena.
Proiektuak berekin dakartza honako neurriak, zeinak teknika erabilgarri onentzat (TEO) har baitaitezke: arazte-sistemaren eraginkortasuna laugarren zuloaren bidez, Canopya, oxiebaketako xurgapena eta gailurraren itxitura, partikulak mahuka-iragazki bidez arazteko sistema, hondakin solidoak sortzea minimizatzea, erregaia hautatzea eta errekuntza optimizatzea automatizazio bidez, NOx baxuko erregailuak erabiltzea.
Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez produkzio siderurgikoko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.
Gainera, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ere baditu instalazioak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabaki horren 1.7 atalean adierazitako kutsatzaileen isuriak murrizteko».
«Bigarrena.– Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k Loiuko udalerrian (Bizkaia) sustatutako hondakin ez-arriskutsuen eta arriskutsuen kudeatzailearen jarduera burutzeko honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000 euro) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.
Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k erantzukizun zibileko asegurua eguneratu izanaren ziurtagiria igorri behar dio urtero Ingurumen Organoari, eta polizan edozein aldaketa gertatu bada, ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio. Era berean, kontratatutako aseguru berri horren baldintza orokor, berezi eta espezifikoen kopia ere igorri beharko dio organo horri.
B) Ehun eta hogei mila eta laurehun (120.400 euro) euroko fidantza jarri beharko du, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran ezarritakoari jarraikiz. Fidantzaren zenbatekoa hondakinak tratatzeko eta biltegiratzeko gehieneko gaitasunaren arabera zehazten da.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.
Jarritako fidantza ez da itzuliko Ingurumen Sailburuordetzak Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k sustatutako hondakin arriskutsuen kudeaketa-jarduera amaitzeko baimena eman arte edo bere egunean jarduera bukatzeko ezarritako baldintzak bete arte; nola nahi ere, baldintza horien artean egon beharko dute lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezarri ahalko diren betekizunak.
C) Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako edozein daturen aldaketen berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.
D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira:
D.1.– Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k hondakin ez arriskutsuak balorizatuko ditu eta hondakin arriskutsuak autokudeatu (EHZ: 190813 sortutakoak eta EHZ: 191211 briketak egiteko prozesuaren ondoren), eta galdaketa-prozesura eraman.
Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta behar izatekotan, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.
Hondakin jakin bat onartzeko aukera egiaztatu ondoren, Aceros Inoxidables Olarra, S.A. enpresak hondakin horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarriz.
D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ren instalazioetan tratatu beharreko hondakin ez arriskutsuak Europako Hondakin Zerrendan jasota daudenak dira. Zerrenda hori hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CC Erabakia aldatzen duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraituz. Honako hau da epigrafea:
Gehieneko kudeaketa-ahalmena: 100.000 tona urtean.
Gehieneko kudeaketa-ahalmena: 2.000 tona urtean.
Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k sortutako prentsa-iragazkiko lohien hondakinekin egindako prentsa-iragazkiko lohi-briketak soilik onartuko dira.
Prentsa-iragazkiko lohi-briketek honako gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:
● hezetasuna < % 20.
● prentsa-iragazkiko lohi-briketak > % 50.
● % 20 < silizio karburo < % 40.
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren II. Eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
D.1.2.– Hondakin ez arriskutsuen sarreraren kontrola.
c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.
Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.
D.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.
b) Hondakin arriskutsuen zamalanak egitean, gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak bete beharko dira.
Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
D.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.
Hondakinak estankotasun baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da, eta balorizatu beharreko hondakin arriskutsuena sei hilabetekoa.
Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.
D.1.5.– Kudeatutako hondakinen erregistroa.
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, destinoa eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dute eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) 41. artikuluarekin bat etorriz.
D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak Estatuz kanpotik inportatzen badituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.
Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo deuseztatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
D.1.7.– Altzairugintzako zepak balorizatzeko prozesurako baldintzak eta kontrolak.
Honetan datza Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ren instalazioetako hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko jarduera:
● Zepa zuriak eta grisak biltegiratu, birrindu, sailkatu eta bahetzea, kanpoan erabil ditzaten otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan araututako erabileraren batean (R4 eta R5 kudeaketa-eragiketak).
Zepak sailkatzeko metodoak prozesu mekanikoak dira:
● tamaina handiko metalak bereiztea. Bahetze bertikala.
● tobera elikatzea.
● Baheketa.
● Xehatzea.
● Bereizketa magnetikoa (Neodimio elektroimana).
● metal ez magnetikoen baheketen eskuzko bereizketa.
● Materialak manipulatu, sailkatu eta kamioian kargatzea, pala kargatzailea erabilita.
Zepa grisen eta zurien tratamendua guztiz hormigoitutako nabe batean egiten da, zeina instalazioetako ekialdeko eremuan kokatuta baitago.
Plantan, balorazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.
Halaber, honako hau bete beharko dute:
a) Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ren instalaziotik datozen hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu, betiere, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota eta taula honetan zehaztuta badaude:
Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.
Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. Eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.
b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzetan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.
Partida bakoitza jaso aurretik baldintza horiek bete direla egiaztatu beharko da.
c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.
Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
d) Zamalanetarako ibilgailuak geratzeko guneak atondutako lurzoruetan egingo dira, eta beharrezkoak diren maldak nahiz industria-uren lerrora gerta daitezkeen isurketak biltzeko sareak izango dituzte, ondoren saneamendu-sarera bideratzeko.
Plantan hondakinen zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egiteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
e) Hondakinak hormigonatutako zolan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da.
f) 34/2003 Dekretuan jasotako erabileraren batean zepak erabili aurretik, balorizatutako zepen erabiltzaileak eta balorizatzaileak erabilera-agiri bat egin beharko dute, aipatutako dekretu horren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiarekin bat etorriz (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena). Erabilera-agiri horren kopia Ingurumen Sailburuordetzari bidali beharko diote dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.
g) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, destinoa eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken destinoa eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.
Halaber, balorizatutako zepa grisen eta zurien erregistroa ere edukiko dute (haien kantitatea eta destinoa, azken erabiltzailea berariaz adierazita), baita zehaztapenetik kanpoko produktuaren kantitatea eta destinoa ere.
Bi agiri horiek (artxibo kronologikoa eta erregistroa), gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.
h) Baimen honen xede den hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera zabaldu edo eraldatu nahi izanez gero, ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.
D.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
D.2.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
D.2.1.1.− Baldintza orokorrak.
Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ren planta ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.
Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dituzte neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-pilak ureztatzea eta bideak garbitzea.
Instalazioaren titularrek abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).
Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dira honako elementu hauei dagokienez: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.
Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
D.2.1.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.ren instalazioaren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko 0402 kodea dagokio, eta honako foku hauek ditu katalogaturik:
Gainera, tratamendu termikoetarako labeetan isuri barreiatuak sortzen dira (gas-labe jarraitua, orga motako zola mugikorreko lau labe estatiko eta bi kanpai-labe).
Foku sistematiko batek foku ez sistematiko bat bezala funtzionatzen badu urte jakin batean, ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea urte horretan. Hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Inguruabar hori ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da.
D.2.1.3.− Isurpenen muga-balioak.
Planta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurpenetan, ez dira gaindituko isurpenen muga-balio hauek:
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Isurpen-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak arautzen duena beteko da. Isurpenen muga-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala, ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.
D.2.1.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren paragrafoko D.2.1.2 azpi-paragrafoan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienean, Ingurumen Sailburuordetzako jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
D.2.2.– Saneamendu-sarera, ibilgura eta itsasora isurketak egiteko baldintzak.
D.2.2.1.− Isurpenen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
D.2.2.2.− Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.
● 1. isurketa: Kutsadura eragin dezaketen industria-urak, ur sanitarioak eta euri-urak.
● 2. isurketa: Kutsatzaileak izan ditzaketen euri-urak:
● 3. isurketa: Kutsadura eragin dezaketen industria-urak, ur sanitarioak eta euri-urak. Txatarra-parkeko euri-urak, gunitatze-urak eta ur beltzak.
D.2.2.3.– Isurpenen muga-balioak.
a) 1. isurketa:
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektorera doazen isurpenei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu azken isurpenak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin. Era berean, burdina, guztizko kromoa, nikela eta zinka bezalako elementuen parametroak eta honako muga hauek bete beharko dira:
* Eguneroko lagin konposatua baldin bada.
** Lagin zehatz bat baldin bada.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurpeneko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatu arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek ez du onartzen baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantziak isurtzea, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duena.
D.2.2.4.– Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:
Ijezketako eta galdaketa jarraituko zirkuituari lotutako arazketa-instalazioez gain, enpresak bi instalazio ditu desugerketa-lerroak garbitzeko urak eta lerro horietako kubetetako gasak hezean arazteko prozesukoak neutralizatu eta arazteko.
Enpresak hainbat jarduketa garatu ditu efluente industrialak tratatzeko instalazioak egokitzeko eta optimizatzeko. Aipatu jarduketa horien artean honako hauek aipatu behar dira: maila kontrolatzeko sistema bat instalatzea, baita birbidalketa ponpa bat ere, desugerketa-instalazioko prentsa-iragazkiko ur-jarioak jasotzeko putzuan dagoeneko instalatuta eta operatibo zegoen gailuaz gain. Gainera, putzuaren kanpoaldean hormatxo bat egin da, efluenteak barrurantz joan daitezen eta desugerketa-instalazioko kubetan jasoak izan, baldin eta urek gainezka egiten badute.
Gainera, hozketa-zirkuitutik datozen efluenteen basikotasun-maila neutralizatzeko sistema bat jarri da. Sistema hori 1. isurketa-puntuan jarri da eta isurketako bi puntuak elkar komunikatuta jarri dira, isuri guztiak hortik atera daitezen. Hala ere, mantendu egiten da 2. isurketa puntua, euri-efluente zaparradak direla-eta gainezkaldia badago ere.
Desugerketa automatikoko eta azidoak berreskuratzeko lerro berriko efluenteak tratatzeko eta arazteko instalazio berriak honako printzipio hauetan oinarritzen dira: oxidazio-malutapen-jalkitzearen neutralizazioa, eta lohiak iragazteko sistema.
Tratatu beharreko efluenteak andel batera doaz, zeinak ponpatze-ekipo bikoitza baitu erreaktore-ekipoetara bideratzeko, non karga bidezko arazketa-prozesu automatikoa gauzatzen baita; prozesu horrek arazketa-pausu bakoitza zorrotz kontrolatzea ahalbidetzen du.
Kontrol eta neurketa jarraituak egiteko tresneria duten bi andel erreaktore ditu instalazioak, behar diren erreaktibo-dosiak arautzeko. Prozesua automatikoki hasten da, ur-bolumen nahikoa detektatzen denean.
Efluente horiei gehienbat prozesu hauek ezartzen zaizkie: kaltzio hidroxido bidezko neutralizazioa, eta malutapena. Sortutako hidroxidoak (lohiak) prentsa-iragazkian iragazten dira, gero kudeatzaile baimendun bati bidaltzeko. Tratatu beharreko uraren pH-aren arabera gehitzen da karea. Ondoren, polielektrolito bat gehitzen da, sortzen diren hidroxidoen jalkitzea errazteko.
Sortutako lohiak prentsa-iragazkira bidaltzen dira, mintzezko ponpa bat erabilita. Ur iragazia andel batean jasotzen da, eta silizeozko iragazte-sistema bat (harea-iragazkiak) erabiltzen da tratamendua amaitzeko. Tratamendutik geratutako ura berriro erabiltzen da desugerketa-tunelean karga bidezko garbiketa egiteko; horrela osatzen da zirkuitu itxia.
Azaleran gaiak arrasta ditzaketen euri-urak isuri baino lehen, horiek biltzeko eta dekantazio-ganberara bideratzeko, drainatze-sareak daude.
Gunitatzetik sortutako efluenteak dekantagailu batean tratatzen dira lehenik, eta gero bigarren andel batera bidaltzen dira, non jatorri sanitarioko efluenteekin eta txatarra-parkeko euri-urekin batzen baitira.
Halaber, zerbitzuko aire-konpresoreek galdaratxoak purgatzean sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
D.2.3.− Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta destinorik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta horretarako balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioa emateko beste modu material edo energetikoen aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken norakoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan 4.d) atala ezarritakoari kalterik egin gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu edo galdu egingo balira, edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Loiuko Udalean.
Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badituzte, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko hondakinen lekualdaketei buruzko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko dute.
D.2.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
2. prozesua: «Ijezketa eta tratamendu termikoa».
1. hondakina: «Ijezketa-trenaren xurgapeneko lohiak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/2/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 100213.
Urtean sortutako kantitatea: 16 tona.
Ijezketako instalazioko hauts xurgatua hezean biltzean sortzen da. Identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, bidoia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
3. prozesua: «Desugerketa».
1. hondakina: «Azido nitriko eta fluorhidriko degradatuen nahasketa».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/3/1.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 110105.
Urtean sortutako kantitatea: 1 tona.
Desugerketa-instalazioko kubetak birjartzean sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da, eta, bete ondoren, kudeatzaile baimenduak eramaten du.
2. hondakina: «Azido sulfurikoa + azido fluorhidrikoa + H
Identifikazioa: A48663546/4800000045/3/2.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 110105.
Urtean sortutako kantitatea: 2.571 tona.
Desugerketa-instalazioko kubetak birjartzean sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da, eta, bete ondoren, kudeatzaile baimenduak eramaten du.
3. hondakina: «Desugerketako kubeten hondoko lohi azidoak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/3/3.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 110105.
Urtean sortutako kantitatea: 160 tona.
Desugerketa-instalazioko kubetetako lohiak hustean sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da, eta, bete ondoren, kudeatzaile baimenduak eramaten du.
4. hondakina: «Azido fosforiko degradatuaren hondarrak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/3/4.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 110106.
Urtean sortutako kantitatea: 3 tona.
Azido fosforikoaren kubetak birjartzean sortzen da. Kudeatzaile baimenduak eramaten du zuzenean instalaziotik.
5. hondakina: «Desugerketako oinarrizko hondakin likidoa».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/3/5.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 110107.
Urtean sortutako kantitatea: 400 tona.
Oinarrizko desugerketako kubetak birjartzean sortzen da. Kubeta gaineko aireko andeletan biltegiratzen da, ontziratu gabe. Kanpoan uzten da.
6. hondakina: «Desugerketako oinarrizko hondakin solidoa».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/3/6.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 060204.
Urtean sortutako kantitatea: 10 tona.
Oinarrizko desugerketako kubetak birjartzean sortzen da. Geruza bikoitzeko zorro handi batean ontziratzen da, zeinaren barruko geruza iragazgaitza baita, eta, kudeatzaileak jaso aurretik, biltegiratu egiten da. Ontziaren itxitura hermetikoa da. Kanpoaldean biltegiratzen da, estalki pean.
4. prozesua: «Torneaketa eta artezketa».
1. hondakina: «Ebaketa-likido degradatuak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/4/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 120109.
Urtean sortutako kantitatea: 78 tona.
Mekanizazio-eragiketetan ebaketa-likidoa erabiltzean sortzen da. Kudeatzaile baimenduak eramaten du zuzenean andeletatik.
2. hondakina: «Ebaketa-likidoen biltegietako lohiak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/4/2.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHZ: 120114.
Urtean sortutako kantitatea: 480 tona.
Mekanizazioan erabilitako ebaketa-likidoak iragaztean sortzen da. Andel identifikatu batean biltzen da; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.
3. hondakina: «Erabilitako olioak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/4/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/H6.
EHZ: 130110.
Urtean sortutako kantitatea: 50 tona.
Multzo hidrauliko eta erreduktoreetako olioa birjartzean eta ihesak biltzean sortzen da. Bidoi identifikatu batean biltzen da, sortzen den postuaren ondoan, eta betetzen denean, hondakin-biltegira eramaten da.
4. hondakina: «Olio kloratua».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/4/4.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C51/C42.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/H6.
EHZ: 120106.
Urtean sortutako kantitatea: 3,4 tona.
Biribilen trefilaketan olio kloroduna erabiltzean hondakin gisa sortzen da. Bidoi identifikatu batean biltzen da, sortzen den postuaren ondoan, eta betetzen denean, hondakin-biltegira eramaten da.
5. hondakina: «Disolbatzaile kloroduna».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/4/5.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C40/C42.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 140602.
Urtean sortutako kantitatea: 420 kg
Makinetako tresneriak garbitu eta deskoipeztatzean sortzen da. Edukiontzi identifikatu batean biltzen da, sortzen den postuaren ondoan, eta betetzen denean, hondakin-biltegira eramaten da.
5. prozesua: «Gas efluenteak araztea».
1. hondakina: «Altzairugintzako hautsak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/5/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C7/C3.
Arrisku-ezaugarria(k): H14/H13.
EHZ: 100207.
Urtean sortutako kantitatea: 1.262 tona.
Altzairua galdatu eta fintzean (txatarra, ferroaleazioak eta mahuka-iragazki erabiliak erabiliz) sortutako gasak iragaztean sortzen da. Mekanikoki erauzi eta siloetara eramaten da, hortik atera eta kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
6. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».
1. hondakina: «Araztegiko lohiak (prentsa-iragazkia)».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/6/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R12.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHZ: 190813.
Urtean sortutako kantitatea: 1.300 tona.
Desugerketa-instalaziotik datozen urak arazteko instalazioan iragazte- eta prentsatze-eragiketan sortzen da. Hondakin hori identifikatzeko edukiontzian biltzen da, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
2. hondakina: «Olioa duten urak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/6/2.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 190810.
Urtean sortutako kantitatea: 74 tona.
Altzairutegian eta ijezketa-trenean sortutako «olioa duten urak» efluentea dekantatzean sortzen da. Dekantazio-instalazioko andeletik zuzenean biltzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
3. hondakina: «Araztegiko harea iragazlea».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/6/3.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C5.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 880 kg
Araztegiaren irteerako efluentea iragaztean sortzen da. Identifikatutako edukiontzi batean jasotzen da, eta, hura betetzen denean, hondakinen biltegira eramaten da.
4. hondakina: «Dekantagailuko lohi metalikoak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/6/4.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C5.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 190813.
Urtean sortutako kantitatea: 520 tona.
Ijezketa-trenean eta tratatze-labeetan sortutako «olioa eta herdoil-azal xeheak suspentsioan dituzten urak» efluentea dekantatzean sortzen da. Dekantazio-instalazioko andeletik zuzenean biltzen da, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
5. hondakina: «Dekantagailuko olioa-ura nahasketa».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/6/5.
Destinoko eragiketaren kodea: R1.
Osagai arriskutsuak: C5/C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 190810.
Urtean sortutako kantitatea: 33 tona.
Ijezketa-trena eta tratatze-labeak hoztetik sortutako «olioa eta herdoil-azal xeheak suspentsioan dituzten urak» efluentearen dekantazioan faseak bereiztean sortzen da. Dekantazio-instalazioko andeletik zuzenean biltzen da, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
6. hondakina: «Hozte-dorreetako lohiak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/6/6.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 190813.
Urtean sortutako kantitatea: unekoa.
Hozteko dorreak garbitzean sortzen da. Identifikatutako edukiontzi batean jasotzen da, eta, hura betetzen denean, hondakinen biltegira eramaten da.
7. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Berunezko bateriak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C18/C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8/H14.
EHZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 304 kg
Bateriak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Edukiontzi identifikatu batean biltzen da; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.
2. hondakina: «Ni-Cd-zko bateriak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C5/C11.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHZ: 160602.
Urtean sortutako kantitatea: 24 kg
Metagailu agortuak biltzean sortzen da. Edukiontzi identifikatu batean biltzen da; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean entregatzen zaio kudeatzaile baimenduari.
3. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurio-lurrunezko lanparak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H14.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 140 kg
Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Edukiontzi identifikatu batean biltzen da; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean entregatzen zaio kudeatzaile baimenduari.
4. hondakina: «Hondakin oliotsua».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/4.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/H6.
EHZ: 120109.
Urtean sortutako kantitatea: unekoa.
Ekipoak eta makinak lubrifikatzeko olio- eta koipe-hondar gisa sortzen da. Bidoi identifikatu batean biltzen da, sortzen den postuaren ondoan, eta betetzen denean, hondakin-biltegira eramaten da.
5. hondakina: «Olio mineralezko kondentsadoreak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/5.
Destinoko eragiketaren kodea: D15-R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: 1.840 kg
Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuko hondakin gisa sortzen da. Hondakinen biltegian identifikatuta dagoen palet batean jasotzen da.
6. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/6.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b/H5.
EHZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 5.340 kg
Piezak eta ekipoak garbitu eta deskoipeztatzean sortzen da. Bidoi identifikatu batean biltzen da, sortzen den postuaren ondoan, eta betetzen denean, hondakin-biltegira eramaten da.
7. hondakina: «II. motako hondakin biosanitarioak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/7.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C35.
Arrisku-ezaugarria(k): H9.
EHZ: 180101.
Urtean sortutako kantitatea: 4 kg
Zerbitzu medikoko azpiprozesuan sortzen da. Edukiontzi hermetiko batean biltzen da botikinean, eta hortik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
8. hondakina: «Baztertutako ekipo elektriko eta elektronikoak»
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/8.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C6/C14.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/H14.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: 2.550 kg.
Tresna elektriko eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatutako edukiontzian jasotzen da.
9. hondakina: «Azido klorhidrikoa».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/9.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 110105.
Urtean sortutako kantitatea: 960 kg.
Galdaketa jarraituko totxoen trontzoak desurgertzean sortzen da, kalitate-saiakuntzetan. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatutako edukiontzian jasotzen da.
10. hondakina: «Koipe erabiliak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/10.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/H14.
EHZ: 120112.
Urtean sortutako kantitatea: 620 kg.
Makinak koipeztatzean sortzen da, Zerbitzu Orokorrak prozesuan. Identifikatutako bidoi batean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
11. hondakina: «Estolderia-garbiketako lohiak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/7/11.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 130501.
Urtean sortutako kantitatea: 10 tona 5 urtean behin.
Fabrikako estolderia garbitzean sortzen da, Zerbitzu Orokorrak prozesuan. Geruza bikoitzeko poltsa iragazgaitz identifikatu batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
8. prozesua: «Hondakinak multzokatzea».
1. hondakina: «Pinturaz kutsatutako ontzi metalikoak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/8/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C41/C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 6 tona.
Ontzi hutsak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatuta dagoen gune batean jasotzen da.
2. hondakina: «Hondakina gorde duten plastikozko ontziak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/8/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 8 tona.
Ontzi hutsak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatuta dagoen gune batean jasotzen da.
3. hondakina: «Hondakin oliotsuekin bustitako sepiolita».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/8/3.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 8 tona.
Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan kodifikatzen dira. Poltsa identifikatu batean biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
4. hondakina: «Azidoz bustitako sepiolita».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/8/4.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C23.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 5 tona.
Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan kodifikatzen dira. Poltsa identifikatu batean biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
5. hondakina: «Hondakin oliotsuekin kutsatutako solidoak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/8/5.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 23 tona.
Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan kodifikatzen dira. Poltsa handi identifikatu batean biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
6. hondakina: «Aerosolak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/8/6.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b.
EHZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: 60 kg.
Ontzi hutsak biltzean eta multzokatzean sortzen da. Hondakinen biltegian identifikatuta dagoen poltsa handi batean jasotzen da.
7. hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».
Identifikazioa: A48663546/4800000045/8/7.
Destinoko eragiketaren kodea: R1.
Osagai arriskutsuak: C7.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: unekoa.
Gasak arazteko instalazioan sortutako mahuka-iragazki erabiliak galdatze-labean sartuta autokudeatzen dira.
a) «Ebaketa-likido degradatuak», «Araztegiko andeletako lohiak», «Dekantagailuko lohi metalikoak» eta «Dekantagailuko olioa-ura nahasketa» hondakinak zuzenean bilduko dira sortzen diren instalazioko andeletatik, aurrez ontziratu edo gorde gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
b) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko IV. Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
c) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.
g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, erregelamenduan zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen- agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez gutxienez.
i) Egiaztatu egin beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako baldintzak betetzen dituela.
j) Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k kudeatu egin beharko du sortutako olio erabilia, betiere ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz.
k) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
l) Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k, PKB daukaten edo eduki dezaketen gailuak izanez gero, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan ezarritakoa. 1378/1999 Errege Dekretuaren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira.
m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
n) Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, destinoa eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.
o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere, aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Aceros Inoxidables Olarra, S.A. hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
p) Baldin eta Aceros Inoxidables Olarra, S.A. Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
q) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, g) eta h) idatzi-zatietan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) eta o) idatzi-zatietan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Aceros Inoxidables Olarra, S.A. enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
s) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak (labean galdatzeko mahuka-iragazkiak barne hartuta), sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez.
t) «Mahuka-iragazkiak» hondakin arriskutsuaren instalazioan dosifikatzeko eta tratatzeko eragiketak barne hartuko ditu n) puntuan aipatutako erregistroak, eta gutxienez datu hauek agertuko dira bertan:
a) Kudeatutako hondakinen kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
b) Hondakin horien aldizkakotasuna eta dosifikatze-maila.
c) Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.
d) Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
e) Hondakin horiek nola kudeatu diren, datak eta destinoa identifikatzeko datuak.
D.2.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
a) Hondakin ez arriskutsuak –ijezketako herdoil-azala, esmerilaketako hautsa, torneaketako txirbila, artezketako zatiki finak eta granaila-hondakina– autokudeatu ahalko dira, galdaketa-labean sartuz; hori bai, ziurtatu beharko da hondakin horiek dituzten olioak eta koipeak % 3 ez dutela gainditzen.
b) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez bigarren atalaren D.2.3 atalean xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horrretarako. Hau izango da hondakinak ezabatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Egiaztapen teknikoa egiteko, beharrezkoa da hondakin hori onartzeko baimena duten hiru kudeatzailek aipatu hondakina ezin dela balorizatu adieraztea.
c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.
d) Hondakin horiek ezabatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.
e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, derrigorrezkoak badira, hiru urtean gutxienez.
f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da; otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.
g) Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.
h) Baldin eta Aceros Inoxidables Olarra, S.A. Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.
i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, e) eta f) idatzi-zatietan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta g) idatzi-zatian aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
D.2.4.– Ontziak merkaturatzea.
Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta bilgarriak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.
Era berean, Aceros Inoxidables Olarra, SA.k ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:
● 250 tona, beira soilik bada.
● 50 tona, altzairua soilik bada.
● 30 tona, aluminioa soilik bada.
● 21 tona, plastikoa soilik bada.
● 16 tona, egurra soilik bada.
● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-plana egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartzen den ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-planaren kontrol- eta segimendu-txostena egin beharko da urtero, martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.
D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:
Bost urtez behin, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Aipatutako txostena dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.
Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari.
Lurrak mugitzea dakarten obrak egin behar baditu –are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere–, sustatzaileak hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu, egiaztatu ahal izateko, lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz benetan kutsatu ote diren, eta zehaztu ahal izateko, karakterizazioaren emaitzak ikusita, zein den material horiek kudeatzeko biderik egokiena.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Aldez aurretik, ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako analisien kopia bat erantsi:
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, laginketa eta azterketa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.
4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari horren berri eman beharko zaie, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.
Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi egin beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).»
D.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan pantailatzeak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula.– Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
E) Ingurumena zaintzeko programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
E.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
E.1.1.– Kanpoko kontrolak.
a) Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k isurtzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, honako informazioaren arabera:
b) Puntu honetako a) idatzi-zatian aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.
c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.
d) Neurketa jarraitua.
Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k partikulen neurketa jarraitua egin beharko du FE01 isurketa-fokuan.
Emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.
Emisioak etengabe neurtzeko sistemen (EENS) instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.
Instalazioen titularrek izango dute EENSaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta EENSak erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.
FE01 emisio-fokurako («Altzairugintzako hautsa xurgatzea»), neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren % 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.
EENSa 15 egun jarraian baino gehiagotan ondo ez badabil, Ingurumen-lankidetzarako erakunde batek aldizkako kontrolak (hamabostean behin) egin beharko ditu, gertaera hasi denetik Emisioak Etengabe Neurtzeko Sistema behar bezala ibili arte.
Instalazioen titularrak EENSaren funtzionamenduari buruzko urteko txosten bat igorri beharko du, betiere ingurumen-arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.
e) Txostenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sareari etengabe datuak bidaltzeaz gain, maiatzaren 19ko ITC/1389/2008 Aginduaren 8. artikuluan instalazio mota horretarako eskatzen den isurketei buruzko informazioa bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara, bertan adierazten den aldizkakotasunarekin.
E.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua; Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. Eranskina.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
E.2.− Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, hala laginak hartzea nola ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduko 255. artikulua), edo bestela, kolektorea kudeatzen duen organoak egingo du, eta aurreko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio laginak hartzen direnetik hilabete bateko epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
D) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) idatzi-zatian ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen bigarren idatzi-zatiko D.2.2.3 azpi idatzi-zatian ezarritako mugak betetzen dituztenean.
E.3.− Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.
E.4.– Zarataren kontrola.
a) 60 segundotan Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq indize akustikoen kalkulu-metodoak erabiliz egin beharko da ebaluazioa.
b) LAeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, hiru urtez behin. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.
c) Aurreko letran adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
E.5.− Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorriko dituzte Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
E.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
F.1.– Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurpenen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Geldiarazteko eta abiarazteko prozesuetan, mantentze-lanetan eta egoera anomaloetan sortutako hondakinak bigarren atalaren D.2.3 azpiatalean (Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak) zehaztutakoaren arabera kudeatu beharko dira, baina hondakinok ez dute zertan baimendutako hondakinen zerrendaren barruan egon.
F.2.– Jarduera amaitzea.
Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan, eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio, jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz (4/2015 Legeko kategoria hauetan sartzen da jarduera: 2.2.– «Galdaragintza edo altzairu gordinen instalazioa (lehen edo bigarren mailako galdaketa), etengabeko galdaketa-instalazioak barne, orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituztenak»; 2.3.a).– «Metal burdintsuak eraldatzeko instalazioak, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak»; 2.6.– «Metalen eta plastikozko materialen azala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m
Jarduera amaitu baino lehen, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren atalaren D.2.3 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.− Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz produzitzen hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.
F.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, zehaztu egiten dira ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioei antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurpenak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inolaz ere jarriko euri-isurketaren ondorioz ibilgu publikoko urak kutsatu ditzaketen guneetan.
Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo bestela kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horretatik ustekabeko isurketa bat sortuko balitz, titularrak, Ingurumen Sailburuordetzara 48 orduko epean bidali behar duen txostenaren bidez (atal honetako j) letran adierazitakoaren arabera), segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko luke.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, plantan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak izan beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
i) Andelen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.
j) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, hala egokituz gero.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Loiuko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.
● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
k) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:
1.– Etengabeko neurketa-ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akats gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean; lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.
2.– Instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.
3.– «Altzairugintzako hautsa xurgatzea» FE01 fokuetan, etengabeko analizatzailean neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100 gainditzen badu, jakinarazpena gehienez ere hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.
Edozelan ere, enpresak fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean) jakinarazpena berehala bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:
– Gertakari mota.
– Jatorria eta arrazoiak.
– Izandako ondorioak.
– Eusteko hartutako neurriak.
– Epeak.
l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999) ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak (industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.
Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluan xedatutakoa.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Aceros Inoxidables Olarra, S.A.k honako hauek aurkeztu beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari ebazpen hau jakinarazten denetik hasita sei hileko epean:
● Baimendutako kudeatzaileari ematen zaizkion sortutako hondakinen behar bezalako identifikazioa eta sailkapena justifikatu beharko ditu, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Zuzentarauaren III. Eranskina ordezten baita. Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.
● Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.
● Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen D.2.5 letran adierazten den moduan.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Bosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Aceros Inoxidables Olarra. S.A.ri, Loiuko Udalari, ingurumeneko baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.