EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016071

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteiz hirian LRT (tranbia) - BRT (autobusa) garraioko sistema integratuaren korridore hoberenaren egingarritasun tekniko, ekonomiko, finantzario eta legalaren azterlana lizitatzeko dena (Espedientea: 008SV/2016).

Xedapenaren data: 2016-04-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201601585
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: 008SV/2016.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Vitoria-Gasteiz hirian LRT (tranbia) - BRT (autobusa) garraioko sistema integratuaren korridore hoberenaren egingarritasun tekniko, ekonomiko, finantzario eta legalaren azterlana.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: hamabi aste.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta zazpi mila, laurehun eta hogeita hamazortzi euro eta bi zentimo (107.438,02) gehi hogeita bi mila, bostehun eta hirurogeita bat euro eta laurogeita hamazortzi zentimo (22.561,98) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hogeita hamar mila euro (130.000,00).
5.- Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.- Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko apirilaren 29a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.- Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuari dagozkion jardueren esparruan, azken hiru ekitaldietako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izan behar da. Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak LRT (tranbia) edo/eta BRT (autobus) garraio-sistemaren ezarpenari buruzkoak izan behar dira. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Enpresa lizitatzaileak baldintza hauetako bat bete beharko du gutxienez:
a.1.- Azken 5 urteetan, gutxienez, LRT (tranbia) edo/eta BRT (autobus) garraio- sistemaren ezarpenari buruzko lan bat egin dela egiaztatu beharko da. Lanaren aurrekontu metatua, gutxienez, 100.000 eurokoa izan beharko da (BEZa kanpo).
a.2.- Azken 5 urteetan, gutxienez, LRT (tranbia) edo/eta BRT (autobus) garraio- sistemaren ezarpenari buruzko lan bat egin dela egiaztatu beharko da. Lanaren aurrekontu metatua, obra guztiari dagokiona, gutxienez, 1.000.000 eurokoa izan beharko da (BEZa kanpo).
b) Lan-taldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien curriculum vitae, non denboran zehar gai horretan hartu duten esperientzia egiaztatuko baita. Era berean, pertsona horien tituluak edo/eta dagokien elkargo ofizialean kolegiatuta izatearen ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Enpresa lizitatzaileak lantalde tekniko bat eduki beharko du, enpresako zein kanpoko langileez osatua. Profesional horiek, bestalde, gutxienez honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
b.1.- Ingeniaritza arloko graduan tituluduna.
b.2.- Ekonomia edo Enpresa Administrazioko graduan tituluduna.
b.3.- Zuzenbideko graduan tituluduna.
(Hiru pertsona horiek gutxienez 3 urteko lanbide-esperientzia egiaztatu behar dute bidaiarien garraio-arloan, alderdi tekniko edo ekonomikoaren ezarpenaren aholkularitza lanetan).
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 2a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.- Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.- Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Lakua II, 2. solairua), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.- Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 30 puntu. Ikus karatularen 30.2.1.b) puntua.
b.1.- Lizitatzaileak proposatutako metodologia eta eskaintza teknikoa. Ponderazioa: 10 puntu.
b.2.- BRT-a hiriaren ingurunean txertatzeko proposamenak. Ponderazioa: 10 puntu.
b.3.- Proiektuaren finantzazioa (erosketa publiko berritzailea). Ponderazioa: 10 puntu.
10.- «C» gutun-azala irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko maiatzaren 11.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.- Eskaintza ekonomikoen irekiera:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko maiatzaren 20a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.- Bestelako argibideak: ez.
13.- Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.- Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.- Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.