EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016066

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 17koa, Deustuko Unibertsitatearena, Deustuko Unibertsitateko; Rijksuniversiteit Groningen-University of Groningen-eko (Herbehereak); Ruhr-Universität Bochum-eko (Alemania); University College Dublin, National University of Ireland, DU-ko (Irlanda); Université Catholique de Louvain-eko (Belgika); Université Paul Cézanne Aix-Marseille III-ko (Frantzia) eta Uppsala Universitet-eko (Suedia) Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Master / Joint Master’s Programme in International Humanitarian Action ikasketa plana argitaratzen duena.

Organo emailea: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Xedapenaren data: 2016-03-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201601481
Maila: Ebazpena
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa planaren egiaztapena eskuratuta, aurretik Unibasq-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak) txostena eginda, eta 2016ko urtarrilaren 29ko Ministro Kontseiluak tituluari izaera ofiziala aitortuta (2016ko otsailaren 3ko Unibertsitateen Estatu idazkariaren Ebazpenaren bidez 2016ko otsailaren 19ko BOEn argitaratuta), Errektoretza honek erabaki du Deustuko Unibertsitateko; Rijksuniversiteit Groningen-University of Groningen-eko (Herbehereak); Ruhr-Universität Bochum-eko (Alemania); University College Dublin, National University of Ireland, DU-ko (Irlanda); Université Catholique de Louvain-eko (Belgika); Université Paul Cézanne Aix-Marseille III-ko (Frantzia) eta Uppsala Universitet-eko (Suedia) Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Master / Joint Master’s Programme in International Humanitarian Action ikasketetara bideratutako ikasketa plana argitaratzea.
Ebazpen honen gai den ikasketa plana eranskinean ageri den bezala egituratuko da.
Bilbao, 2016ko martxoaren 17a.
Errektorea,
JOSÉ MARÍA GUIBERT UCÍN.
ERANSKINA
IKASKETA PLANAREN BANAKETA OROKORRA ECTS KREDITUTAN, JAKINTZAGAI MOTA KONTUAN HARTUTA
Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterra / Joint Master’s Programme in International Humanitarian Action, Deustuko Unibertsitatekoa; Rijksuniversiteit Groningen-University of Groningen-ekoa (Herbehereak); Ruhr-Universität Bochum-ekoa (Alemania); University College Dublin, National University of Ireland, DU-koa (Irlanda); Université Catholique de Louvain-ekoa (Belgika); Université Paul Cézanne Aix-Marseille III-koa (Frantzia) eta Uppsala Universitet-ekoa (Suedia).