Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek munduko liderren aurrean aurkeztu ditu euskal berdintasun politikak

2019.eko martxoak 15

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen delegazio batek, Izaskun Landaida Erakundeko zuzendaria buru zuelarik, egunotan New York-en ospatu den Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Batzordean (CSW63) parte hartu du.  Berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoa da CSW, eta bertan biltzen dira urtero munduko gobernu ezberdinetako ordezkariak, Gobernuz kanpoko erakundeak, Nazio Batuetako kideak diren beste erakunde batzuk, eta sektore pribatuko beste hainbat. Bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskek munduan bizi duten egoera. Euskal ordezkaritzaren parte hartzea aukera paregabea izan da mundu mailako Gobernu ezberdinetako Berdintasun erakundeekin eta arduradunekin hartu emana izateko, eta baita euskal berdintasun politikak mundu mailan azaltzeko.

Emakunderen aurtengo parte hartzearekin, lehen aldiz, lehenengo mailako CSWaren ekitaldi ofizial batean parte hartu du autonomi erkidego batek, zehazki 60. Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Komisioan jarritako helburuen berrikusketaren ingurukoa. Ekitaldi honetan Espainiar Estatua bolondres bezala aurkeztu da berrikusketarako. Testuinguru honetan Euskadik mundu osoko ordezkaritzen aurrean bere berdintasun politikak aurkeztu ditu.

Egun hauetan zehar, Emakunderen ordezkaritzak aurkeztu egin du, halaber, Indarkeriaren biktimak diren emakume eta nesken oinarrizko zerbitzuen Programa Orokorrean (Joint global programme on essential servicesfor women and girls subject to violence) egin duen  ekarpena. Programa honetan NBEren  zenbait agentziekin batera lan egiten da, beraien artean Nazio BAtuen Biztanleriaren Fondoa (UNFPA) eta NBE Emakumeak.

Halaber, ekitaldi batean parte hartu du Soledad Murillo, Silvia Buavent eta denboraren erabilera eta ordaindu gabeko zaintza lanetan aditua den Maria Angeles Duranekin  batera.

Emakundek beste erakunde batzuekin ere ekimen eta praktika zuzenak partekatu ditu. Hala nola, Frantziako Haut Conseil à l’Egalité (Berdintasun Kontseilu Gorena); UNFPko kideak diren Luis Mora eta Beatriz de la Morarekin; eta Suitzako Gobernuaren Berdintasun zuzendariarekin. Era beran, Isabel Plá Jaruffe Txileko Emakume eta Genero Berdintasuna ministrarekin berriz elkartu da, besteak beste. Garatutako gaien artean, emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren aurrean ekintza eta estrategiak, gizonen inplikazioa ordaindu gabeko zaintza lanetan edo emakumeen kontrako indarkeria.

Zentzu honetan Emakunde ere Iparraldeko Europako herrialdeak ordezkatzen dituen The Nordic Council of Ministers and The Nordic Council erakundeko ordezkariekin ere bildu egin da. “Closing the genderpay gap" soldata arrakalaren ekitaldian parte hartzeaz gain, lehen mailako gobernu eta erakunde pribatuetako ordezkaritzek emakume eta gizonen soldata berdintasuna lortzeko zuzenduak dauden praktika egoki eta iritziak partekatu ziren. Erakundearen ordezkaritzarekin lan-bileran sakonki jorratu zuten gaia eta Emakundek duela gutxi Eusko Jaurlaritzak onartu duen Soldata Arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintza-plan eragilea aurkeztu die. 

Agenda honen prestaketa eta garapena aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanen Zuzendaritza eta New Yorkeko Euskadiko Ordezkaritzaren laguntza izan dugu. Horrekin batera, Unesco Etxea eta Estatuko Berdintasun eta Kanpo Harremanetarako arduradunen laguntza ere izan da.  

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @a_bergara
    2019.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚺 @Emakundejgv'k munduko liderren aurrean aurkeztu ditu euskal #berdintasun politikak ➡︎ https://t.co/PlkHHzxrYx https://t.co/G

  • @a_bergara
    2019.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚺 @Emakundejgv expone las políticas de #igualdad vascas ante líderes de todo el mundo en el CSW63 ➡︎ https://t.co/EBuA4BnODm ht…

  • @DoceMiradas
    2019.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚺 @Emakundejgv'k munduko liderren aurrean aurkeztu ditu euskal #berdintasun politikak ➡︎ https://t.co/PlkHHzxrYx https://t.co/G

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak