Eu

2.700 pertsonak beren lanbide-gaikuntza lan-esperientziaren bidez egiaztatu ahalko dute

2019.eko martxoak 15

 

  • Eusko Jaurlaritzaren bi deialdik lanbide-gaitasunak egiaztatzeko bide gisa esperientzia aitortzea arautuko dute
  • 500 plaza arreta soziosanitarioaren eremukoak baino ez

 

VG 2019-03-12

Lanbide jakin bat egiteko beharrezko lanbide-gaitasunen egiaztapena titulu ofizial baten bidez eskura daiteke, titulazio ofizialik ez dakarten ikaskuntzekin edo lan-esperientziaren bidez.

 

Beren ezagutzak eta lanbide-gaikuntzak aitor dakizkien eta titulu ofizialik ez duten guztientzat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak izena emateko epea ireki dute, lanbide-gaitasunak egiaztatzeko bide gisa esperientzia aitortzea arautuko duten bi deialdietarako.

 

Ebaluazio-prozesu hori gainditzen dutenek profesionaltasun-titulua edo -ziurtagiria eskuratuko dute, edo horietako bakoitzaren zati bat, eta, horien bidez, beren lanbide-trebakuntza eta -gaikuntza hobetu ahalko dute eta, horrela, beren enplegagarritasuna eta lanbide-sustapena hobetu.

 

Lehen deialdiaren bidez, 1.210 plaza bete nahi dira, Lanbide Heziketako 24 titulurekin eta 15 profesionaltasun-ziurtagirirekin lotuta. 

 

Eraikin eta lokaletako azalerak eta altzariak garbitzeko eskaintza da nabarmentzekoa (80 plaza), enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza (70 plaza) eta administrazioa eta finantzak (60 plaza).

 

Bigarrenaren bidez, 1.500 plaza bete nahi dira, arreta soziosanitarioaren eremukoak baino ez. Horrela, etxean dauden mendeko pertsonen espezialitatera 1.200 plaza bideratuko dira, eta 300 plaza gizarte-erakundeetan dauden mendeko pertsonen espezialitatera bideratuko dira.

Bi prozeduretan parte hartzeko interesa duten pertsonek datorren apirilaren 12ra arteko epea izango dute, aurretik izena emateko Lanbide Heziketako zenbait zentro integratutan. Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko herritartasuna edo Espainian bizitzeko edo bizitzeko eta lan egiteko baimena izan beharko dute, eta 18 urtetik gorakoak izan beharko dute, 1. mailako trebakuntzekin zerikusia duten gaitasun-unitateen kasuan, eta 20 urtekoak, 2. eta 3. mailetarako.

Aurreko eskakizunekin batera, trebakuntzako 1. mailan interesdunek bi urte baino gehiagoko lan-esperientzia izan beharko dute eta/edo prestakuntzako 200 ordu egiaztatu beharreko gaitasunen inguruan, eta 3 urtekoa eta/edo prestakuntzako 300 ordukoa, 2. eta 3. mailetarako.

Info +    http://www.lanbide.euskadi.eus/formacion-lanbide/-/informacion/reconocimiento-de-la-experiencia/

http://www.lanbide.euskadi.eus/prestakuntza/-/informazioa/esperientzia-aitortzea/

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jagoikobadiola
    2019.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ 2.700 pertsonak beren lanbide-gaikuntza lan-esperientziaren bidez egiaztatu ahalko dute ➡︎ https://t.co/6IHE6oFF14 https://t

  • @IkaslanBizkaia
    2019.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ 2.700 pertsonak beren lanbide-gaikuntza lan-esperientziaren bidez egiaztatu ahalko dute ➡︎ https://t.co/6IHE6oFF14 https://t

  • @IkaslanBizkaia
    2019.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: ✳️ 2.700 pertsonak beren lanbide-gaikuntza lan-esperientziaren bidez egiaztatu ahalko dute 🔗 https://t.co/bslJ0q7KZL 🔗…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak