Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako profesionalek 629 eraso, ahozko zein fisiko, salatu zituzten 2018. urtean

2019.eko martxoak 14

Urteko txostenak beherapen bat islatzen du lesioak eragin zituzten erasoei dagokienez (guztien % 24)

Osasuneko sailburuak zero tolerantziako politikarekiko bere konpromisoa berretsi du, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionaleen aurkako indarkeria mota guztiekin amaitzeko

 

Osakidetzak 629 jakinarazpen jaso zituen guztira, 2018. urtean, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionaleen aurka izandako ahozko erasoen edo eraso fisikoen ondorioz. Horien guztien % 24a istripuak izan ziren, hau da, lesioak eragin zituzten erasoak. Gainerako % 76a gertakariak izan ziren, hau da, lesiorik gabeko erasoak.

Datu horiek guztiak Osakidetzako profesionalen aurkako erasoei buruzko urteroko txostenean jasota daude eta gaur ospatzen den Osasun langileen kontrako erasoen aurkako egunaren harira zabaldu dira. Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darponek zero tolerantziako politikarekiko bere konpromisoa berretsi du, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen aurkako indarkeria mota guztiekin amaitzeko. 

Azken urtean, osasun arloko profesionalekiko begirunea eskatzen duen gizarte sentsibilizazioko kanpaina bat garatu da, “Erasoak STOP” lelopean, Euskadiko osasun zentro, ospitale eta osasun arloko gainerako erakunde guztietan, bai eta hedabidetan eta sare sozialetan ere.

Gizarte kontzientziazioko ariketa horrez gain, Osakidetzako erakunde guztiek prebentzioa jomuga duten neurri ezberdinak ezartzen jarraitzen dute, gertakari hasiberriak desaktibatzeko edo berbideratzeko prestakuntza eskainiz –“larrialdietarako botoia”ren bitartez zein “hesi-neurriak” hartuz zenbait kasutan-.

Halaber, profesional baten aurkako erasoaren inguruko esku-hartze guztiak Osakidetzaren berariazko protokoloari jarraiki egiten dira: horren harira, jakinarazitako erasoak ikertzeaz gain, aholkularitza juridikoa eskaintzen zaie hala eskatzen duten langile guztiei. Osakidetzak babes juridiko hori beren profesionalei lege-prozesu osoan zehar laguntza ematen eskaintzen die, abokatuen laguntza barne. Nolanahi ere, eta legeak hala adierazita, Osakidetzak -erakundea den heinean- ezin ditu adierazpenen izapideak ordezkatu, ez eta epaiketan parte hartu ere.

 

                                      2018ko DATUAK

 Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-politika betez, osasun arloko profesionaleen aurkako erasoei buruzko 2018ko txostenak jarraian adierazitako datuak biltzen ditu. Txostena Osakidetzako zuzendaritzak, sindikatuek eta prebentzio-zerbitzuak osatzen duten Osakidetzaren Erasoen Behatokiak ezarri zuen jakinarazpen elektronikoen sistemaren bidez egin da: bere xedea da osasun arloko profesionaleen aurkako bortizkeriaren benetako irismena ikusaraztea. 

2018n, istripuek (lesioak eragiten dituzten erasoak) % 14,5 egin zuten behera; gertakariak (lesiorik gabeko erasoak), ordea, % 5,7 igo ziren.

Talde profesionalei dagokienez, jakinarazpenen -istripu zein gertakari- igoera nabariagoa izan da, beste behin, Osakidetzaren baitan langile gehien dituzten eta paziente eta senideekin harremanik handiena duten horietan.

 

KATEGORIA

GUZTIRA

GERTAKARI

ISTRIPU

BAJARIK GABE

BAJAREKIN

Medikuak eta teknikoak

204

186

18

13

5

Goi-mailako Teknikariak

0

       

Diplomadun Sanitarioak

201

156

45

41

4

Erdi-mailako Teknikariak

1

1

0

   

Teknikari Espezialista Sanitarioak

6

6

0

   

Teknikari Espezialistak Administrazioan

2

2

0

   

Teknikari Espezialista Profesionalak

0

 

0

   

Teknikari Laguntzaile Sanitarioak

135

66

69

57

12

Teknikari Laguntzaileak Administrazioan

48

43

5

4

1

Teknikari Laguntzaile Profesionalak

3

2

1

 

1

Mendeko Operarioak / Jagoleak

29

14

15

14

1

GUZTIRA

629

476

153

129

24

 

Sexuari dagokionez, emakumeek jakinarazi dituzten erasoak gizonek jakinarazi dituztenak baino gehiago izan dira berriz ere, langile gehienak emakumeak diren heinean. Eta gauza bera gertakari-indizeei dagokienez (gertakariak 1.000 langileko): proportzio berari eusten badiote ere, asko gerturatzen dira istripuen kasuan.

 

 

SEXUA

GUZTIRA

GERTAKARI

ISTRIPU

BAJARIK GABE

BAJAREKIN

EMAKUME

524

404

120

101

19

GIZON

105

72

33

28

5

 

629

476

153

129

24

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DonostiakoOsp
    2019.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ✋🏻 Osakidetzako profesionalek 629 eraso, ahozko zein fisiko, salatu zituzten 2018. urtean ➕ https://t.co/xcYAudZoQa htt…

  • @mariluzjaugsr
    2019.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ✋🏻 Osakidetzako profesionalek 629 eraso, ahozko zein fisiko, salatu zituzten 2018. urtean ➕ https://t.co/xcYAudZoQa htt…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2019.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ✋🏻 Osakidetzako profesionalek 629 eraso, ahozko zein fisiko, salatu zituzten 2018. urtean ➕ https://t.co/xcYAudZoQa htt…