Eu

Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sortu da

2019.eko otsailak 11

Eusko Jaurlaritza, CCOO, UGT eta CONFEBASKek 2019 Lanerako Plana adostu eta bost helburu nagusi finkatu dituzte:

  • Emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunean aurrerapausoak ematea, lan-harremanen arloan.
  • Gizarte-kohesioa enpleguaren bitartez bultzatzea.
  • Enpleguaren kalitatea sendotzea: Egonkortasuna, lan-osasuna, lanbide-prestakuntza eta baldintza materialak.
  • Langintza-eskaintzaren eta -eskariaren arteko oreka hobetzea, enplegurako prestakuntzaren bitartez.
  • Enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzea.

Eusko Jaurlaritzak eta CCOO, UGT eta CONFEBASK gizarte-eragileek Gizarte-elkarrizketarako Mahaiaren 2019 Lanerako Plana adostu dute eta arlokako bost talde egonkor sortu dituzte: Genero-berdintasuna, Lan-osasuna, Enplegua, Industria eta Lanbide-prestakuntza.

Euskadiko Gizarte-elkarrizketarako Mahaia sortzeko saioa gaur egin da Eusko Jaurlaritzako Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian (Lakua). Saioan parte hartu dute Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek. Ondokoak izan dira sindikatu- eta enpresaburu-erakundeetako ordezkariak: Euskadiko CCOOko idazkari nagusi Loli García, Euskadiko UGTko idazkari nagusi Raúl Arza eta Euskal Enpresarien Konfederakuntzako (Confebask) presidente Roberto Larrañaga.

Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte-elkarrizketarako Mahaia sortzeko Dekretua iragan urtarrilaren 18an indarrean sartu ondoren eginiko lehen bilera horretan, partekatutako bost helburu nagusi adostu dira. Aipatu helburuak lortzeko xedearekin lan egingo du Gobernuaren, sindikatuen eta enpresari-elkarteen arteko elkarrizketa bermatzea xede duen juridikoki babestutako egitura egonkor honek.

  • Emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunean aurrerapausoak ematea, lan-harremanen arloan.
  • Gizarte-kohesioa enpleguaren bitartez bultzatzea.
  • Enpleguaren kalitatea sendotzea egonkortasuna, lan-osasuna, lanbide-prestakuntza eta baldintza materialei dagokienez.
  • Langintza-eskaintzaren eta -eskariaren arteko oreka hobetzea, enplegurako prestakuntzaren bitartez, lan-merkatuaren behar dinamiko eta aldakorrei erantzun ahal izateko.
  • Enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzea, aberastasun kolektiboa sortzeko eta banatzeko iturri nagusi gisa.

Zentzu horretan, Gizarte-elkarrizketarako Mahaiak bost lan-talde egonkor sortzea erabaki du ere. Taldeen buru, ondoko gaietan eskudunak diren sail-arloak izango dira: Genero-berdintasuna (Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia/Emakunde), Lan-osasuna (Lana eta Justizia), Enplegua (Enplegua eta Gizarte Politikak), Industria (Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak) eta Lanbide-prestakuntza (Hezkuntza).

Gobernu Kontseiluak urtarrilaren 15eko bere bileran onartu zuen Dekretuaren arabera Gizarte-elkarrizketarako Mahaia, Euskadiko gizarte-kohesioa eta garapen ekonomikoa elkarrizketaren bidez sendotzeko gobernantza oneko instrumentu gisa, hiru alderdiko organo bat da eta bere xedea da sindikatuen eta enpresari-elkarteen parte-hartzea bideratzea lan- eta gizarte-arloan, lan-harremanetan eta negoziazio kolektiboan eragiten duten eta aldeek urteko lanerako planean zehaztu dituzten politika publikoak diseinatu eta, dagokionean, negoziatzeko eta adosteko prozesuetan.

Bere izaera aintzat hartuz, halaber, Gizarte-elkarrizketarako Mahaiak ondoko eginkizunak izango ditu ere:

  1. a) Lan- eta gizarte-arloko edo lan-harremanetan eta negoziazio kolektiboan eragiten duten politika publikoen inguruko negoziazioa eta adostasuna bultzatzea eta ahalbidetzea.
  2. b) Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren plangintza osatzen duten plan estrategikoen eta saileko planen inguruan emango du bere iritzia, bai eta urterako planean zehaztutako lege-proiektuen eta erregelamendu-arauen inguruan ere.
  3. c) Jaso dituen ekimenei dagokienez, egokitzat jotzen dituen aldaketa, iradokizun eta ekarpen guztiak egin ahal izango ditu. Halaber, mahaiaren eginkizunei loturiko beste edozein gai sartzea eskatu ahal izango du, bere ekimen hutsez.
  4. d) Horrez gain, irizpide edo printzipio orokorrak ezarri ahal izango ditu, aintzat hartuak izan daitezen eragindako arloetako arloko politikak eta jarduketa-planak ezartzeko orduan.
  5. e) Bere eginkizunak bete ahal izateko behar dituen informazio guztiak eskatu ahal izango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren barruko erakunde eskudunei -eta informazio horiek aipatuetatik jaso ere-.
3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MinerJoxe
    2019.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sortu da ➡︎ https://t.co/4HFLDKN8X7 https://t.co/iVt9kL3Std

  • @Gob_eus
    2019.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    🔵 Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sortu da ➡︎ https://t.co/4HFLDKN8X7 https://t.co/iVt9kL3Std

  • @Gob_eus
    2019.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    🔵 Constitución de la Mesa de Diálogo Social ➡︎ https://t.co/m83EzJdIcl https://t.co/RyRIVt7LrH

Ekitaldiko kargudunak