Eu

Josu Erkoreka: “harremanetan jarraitzen badugu ere, oraindik ez da transferentzien egutegia heldu”

2019.eko urtarrilak 09

Erkoreka Euskadi Irratiko `Faktoria´ programan elkarrizketatu dute

Euskadi Irratiko Faktoria programan eskainitako elkarrizketa batean, Josu Erkorekari transferentzien inguruan galdetu diote. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza egutegiaren zain dago. “Oraindik ez da ezer heldu”, esan du. Bozeramaileak argitu du, harremanetan jarraitzen dutela bi gobernuek, baina errepikatu du Gobernu Zentralari dagokiola pausua ematea. “Beraiei dagokie orain proposamena egitea”, azpimarratu du.

Bestetik, Vox eta Aldedi Popularraren arteko negoizketaren inguruan galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du, agerian geratu dela Vox-ek gai delikatuen inguruan zer nolako planteamendu gordinak eta ertzekoiak egiten dituen negoziazioetan baldintzak jartzerakoan. Horrela, Erkorekak adierazi du PPk sarritan bere egin baditu ere planteamendu horietako batzuk, orain ematen duela ez dituela ontzat ematen. “Ikusiko dugu nola bukatzen den negoziazioa Andaluzian”, esan du.

Elkarrizketan zehar ateratako beste gai bat, Amurrioko gertakaria izan da. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du Ertzaintza bere lana egiten ari dela. Erkorekak esan du horrelako ekintza larria ikertu beharra dagoela, “ezin da susmoekin jokatu”, dio sailburuak. Izan ere, bozeramailearen iritziz frogak behar dira salaketak jartzeko.

Aurrekontu proiektua erretiratu ostean hainbat partidak zekartzaten apustu politikoak berriz ere aurkezteko asmoari buruz ere galdetu diote Josu Erkoreka sailburuari. Erkorekak adirazi duenez, atzean geratu ziren proiektuetako batzuk errekuperatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, horietako batzuk kreditu bidez bideratu ahalko direla esan du, eta beste batzuk berriz, lege proiektu bidez saiatuko dira aurrera ateratzen. Besteak beste, langileen soldata igoera posible egiteko lege bat beharko dela esan du bozeramaileak. “Gure asmoa da, oinarrizko legediak onartzen duen guztia sartzea gure lege proiektuan”, azpimarratu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    🎙 @jErkoreka sailburua Euskadi Irratiko @Faktoriaeitb programan elkarrizketatu dute ➡ https://t.co/QiRvoIRD5I

    🗣“H… https://t.co/djAnfpmJ2S

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)