Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko Euskadiren “egonkortasuna, konfiantza eta hazkundea” defendatu ditu Lehendakariak

2018.eko abenduak 05
  • El Correo egunkariak eta Banco Santander-ek antolatutako Itxaropen Ekonomikoen Foroan parte hartu du Urkullu Lehendakariak

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi duenez “egonkortasuna, konfiantza eta hazkundea” dira Euskadiren balio-katearen osagaiak, “lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko” formula bat. Europak eta Espainiako Estatuak bizi duten ezegonkortasunaren aurrean, kontzeptu horiek defendatu ditu Lehendakariak Itxaropen Ekonomikoen Foroan, El Correo egunkariak eta Banco Santander-ek antolatutakoan.

Elkarraldian, aurrekontuak aipatu ditu Urkullu Lehendakariak eta, azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak irekita mantentzen du negoziazioa, “errealismo, zorroztasun eta erantzukizun” printzipioen barruan. 2019rako Aurrekontu Proiektuan bildutako proposamenetako batzuk adierazi ditu Lehendakariak: inbertsio publikoa % 7,4 gehitzea; ekonomia produktiboa babestea 4.0 industria bultzatuz; I+G+b % 6,5 handitzea edo 45 milioira arte gehitzea laguntza Lehen Aukera Programarako, egoera zailean dauden kolektiboak laneratzeko eta tokiko enplegu-ekintzetarako. Lehendakariak gogora ekarri duenez, lau eurotatik hiru zuzentzen ditu Eusko Jaurlaritzak gizarte-politiketara: Osasuna, Hezkuntza eta Solidaritatea egoera zailenean dauden pertsonekiko.

Lehendakariak azpimarratu duenez, “Euskadi sendo ari da aurrera egiten” eta onak dira aurreikuspenak; % 2,5 inguruko hazkundea hiru urteetarako, eta enplegua jarraitasunarekin sortuta. Ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidetik jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, “nahi dugun konfiantza giroa sortzeko inbertsiorik onena”, adierazi du Lehendakariak.

Lehendakariarekin batera izan dira elkarraldian Eusko Jaurlaritzako sailburuak, Bizkaiko Diputatu Nagusia, Bilboko Alkatea, baita ordezkaritza instituzional eta enpresarial zabal bat ere.

Informazio gehiago hemen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak