Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

1,071 milioi euro nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Agindua, 2012-2013 ikasturtean nazioarteko unibertsitate-mugikortasunerako laguntzak eskatzeko deialdia egiten duena unibertsitateko eta goi-mailako arte-ikasketak egiten ari diren ikasleentzat.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez onartu du 2012-2013 ikasturtean unibertsitate- eta goi mailako arte-irakaskuntzetako ikasleentzat nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako bekak deitzen dituen agindua.

Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Donostian egoitza duen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolan (TECNUN) eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi mailako arte-irakaskuntzetako ikastegietan matrikulatuta dauden unibertsitate- eta goi mailako arte-irakaskuntzetako ikasleentzat 2012-2013 ikasturtean nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako bekak deitzea du agindu honek, 1.071.200 euroko zenbateko globalekoak, helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan