Euskal Herriko Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektuaren jendaurreko informazioaren fasea.

Eu
50 %neutrala
2 boto (1/1)

Klima-aldaketa eta haren ondorioak dira gizon-emakume guztiok inoiz izan dugun erronkarik garrantzitsuena eta konplexuena. Izan ere, berotze globala lehentasunezkoa kontua da, ingurumenean ez ezik, zenbait eremutan ere eragina baitauka, hala nola biodibertsitatearen eta natura-ondarearen kontserbazioan, eredu ekonomikoan, mugikortasunean, ura eta baliabide naturalak lortzean, merkataritzan, elikaduran, lurralde‑antolamenduan, azpiegituretan eta osasunean.

Arauaren helburuak

  • Negutegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak ezartzea, bai eta horretarako hartu beharreko neurriak ere, eta CO2ko hustulekuen edukiera handitzea.
  • Efizientzia energetikoaren helburuak ezartzea, eta energia berriztagarriak progresiboki ezartzea, energia-eredu iraunkorra lortzea sustatzeko.
  • Isurketak gutxitzeko helburuak ezartzea, bai eta estrategia sektorialak eta haiei dagozkien ekintza‑planak egokitzekoak ere.
  • Aurrera egitea Euskadi klima-aldaketara egokitze aldera, arriskua kudeatuz eta erresilentzia hobetuz, egokitzapena sektore- eta lurralde-planifikazioan sartzearen bitartez.
  • Gobernantza-eremu bat definitzea, eragileekin hitzartutako ekintzan efikazia bermatzeko.
  • Arau-esparrua definitzea, klima-aldaketaren aurkako borroka eragindako politika publiko garrantzitsuenetan eta gizarte osoaren jardueretan sartzeko.
  • Mekanismoak eta tresnak ezartzea, klima-aldaketari, haren egoerei eta inpaktuei buruzko kalitatezko informazioaz hornitzeko.

Legearen aurreproiektua

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • 2019.eko ekainak 11

    Está bien que se pongan escenarios hagan recrear la mejor toma de decisiones, incluso antes de sembrar o poner un negocio anticiparse con probabilidad certera a los riesgos para minimizar impactos.

Komunikabideek behera kargatzeko