Gobernuaren proposamenak Enplegua eta Gizarte Politikak

Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Informazio publikoko fasea.

Eu
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Informazio publikoko fasea. Ondorioak.

2019.eko otsailak 18

Dekretu honek desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin zerikusia duten laguntza-programak eta zerbitzuak arautuko ditu, laguntza eta lan-jarduera egonkor eta kalitaterako sarbidea sustatzeko, bai eta horiek enpleguan mantentzeko ere.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera,  dekretu proiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan (euskadi.eus), Irekian eta Enplegua eta Gizarte Politikak Sailaren web-orrian argitaratu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau