Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
67 %alde
3 boto (2/1)

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak Gobernuaren jarduna ezagutzera emateko abian duen lanarekin jarraitu nahi du Irekia online plataformatik. Horretarako, euskal gazteen ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditu, elkarrekin etorkizuneko Irekia eraiki ahal izateko.

Gazte moduan zure interesekoak diren gaien artean, zeintzuk uste duzu eztabaidatu beharko liratekeela? Eta nola? Zer pentsatzen duzu Euskadiko Gobernu Irekiaz eta zer espero duzu harengandik? Zure ikuspegia ezagutu nahi dugu.

Sartu Irekian Facebook-en eta ezagutu zure ideiak eta kezkak partekatzeko zure eskura jarri ditugun baliabideak.

Baduzu, baita ere, galdetegiaren bidea iritzia eman ahal izateko (lehen fasea, itxita): https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Qn.aspx?EID=2459546

Prozesuaren iparrorratzean (Trello), aurrera goazen neurrian informazioa eta materiala sartzen joango gara: https://trello.com/irekiaeraiki

Hauek dira planteatzen dizkizugun galdera batzuk:

*ZEIN GAI INTERESATZEN ZAIZU, GAZTE IKUSKERATIK? #irekiaeraiki

Gazte ikuskeratik, gai batzuk gainerakoak baino interesgarriagoak iruditzen zaizkizu. Eusko Jaurlaritzan dihardugunok, hortaz, gai haiei buruzko zure iritziak eta kezkak ezagutu nahi ditugu, Irekia berria parte hartzeko lekua izan dadin zuretzat. Izan ere, gazteok izango zarete Euskadiko gobernu irekiaren protagonistak. Horrenbestez, nahitaezkoa da zuon ikuspegia ezagutzea.

Zein gai interesatzen zaizu gehien? Zein gairi buruz parte hartuko zenuke? Zure ustez, Administrazioak nahiko entzuten al zaitu? Uste al duzu zure lehentasunezko gaiak Administrazioaren lehentasunezko gaiekin bat datozela? Zergatik?

 *ZER BEHAR DUZU GOGOTSU PARTE HARTZEKO? #irekiaeraiki

Erakunde publikoek erabakiak hartzeko duten modua aldatu egin du herritarren partaidetzak. Haatik, herritar askok ez dute ezein toki edo prozesu partizipatibotan parte hartzen, eta Eusko Jaurlaritzakook horren zergatia jakin nahi dugu.

Gai batzuei buruz iritzia emateko gogoa duzu baina ez dakizu nola egin? Zure ustez, zer egin beharko lukete administrazioek gazteok gogotsu parte har dezazuen? Zein da partaidetza sustatzeko modurik egokiena? Teknologia zer da, parte hartzeko aukera ala oztopoa? Prozesu partizipatiboren batean parte hartu al duzu inoiz? Horrela izan bada, zein izan da zure esperientzia? Zer hobetuko zenuke?

 *GARDENTASUNA, ZEIN INFORMAZIO PUBLIKO INTERESATZEN ZAIZU? #irekiaeraiki

Azken urteotan gehien garatu den eremuetako bat administrazio publikoen gardentasuna izan da. Horiek horrela, arautegi nabarmena garatu da erakunde eta administrazio publikoen gardentasuna errazteko, hots, informazio publikoa eskuratzeko herritarren eskaerari erantzuteko. Herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dituzte Gardentasun-atariak eta Informazio Publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko funtzionalitateak, baina guk urrunago joan nahi dugu, horietaz haratago.

Zer deritzozu Euskal Administrazio Publikoen gardentasunari? Zer espero duzu horretatik? Uste al duzu hobe daitekeela? Kudeaketa publikoaren zein elementu interesatzen zaizu gehien? Eta zein elementuri buruz eman beharko litzateke informazio hobea eta ugariagoa? Zein esperientzia duzu Gardentasun-atari baten erabiltzaile bezala? Atariok hobetu behar al dira? Nola?

 *ZEIN DATU ESKURATU NAHI ZENUKE FORMATU IREKIAN? #irekiaeraiki

Administrazio publikoek datu ugari gordetzen dituzte, kudeatzeko xede, eta datu horiek oso baliagarriak izan daitezke herritarrentzat, esate baterako, azterlanak egiten laguntzeko edo guztioi dagokigunaz gehiago jakiteko. Eusko Jaurlaritzak, hortaz, Open Data Euskadiren bitartez, datuak –bereak nahiz Euskadiko beste foru- eta udal-administrazio batzuenak– ematen ditu formatu irekian.

Zein eremutako datuak eskuratu nahi izango zenituzke formatu irekian? Zertarako? Zein formatutan? Zure ustez, zenbateraino izan daiteke baliagarria zuretzat datu irekiak izatea? Erabili al duzu inoiz Datu Irekien ataririk? Horrela izan bada, zein izan da zure esperientzia? Zer hobetuko zenuke?

================================

Kontrasterako galdetegia – Irekia-ren diseinu berria (2.fasea parte hartzeko, irekia):

https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Qn.aspx?EID=2491177

 

Zure iritzia garrantzitsua da.

ETORKIZUNEKO GOBERNU IREKIA… NOLAKOA?

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • 2018.eko azaroak 06

    *¿QUÉ NECESITAS PARA PARTICIPAR MÁS? #irekiaeraiki
    Sería interesante poder comunicarte con otros usuarios de la plataforma también a través de mensajes privados.