Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza
Eu

Irekia plataformaren diseinu berriaren sorkuntza erkidea. Ondorioak

2019.eko martxoak 06

#IrekiaEraiki prozesu partizipatiboa, euskal gazteekin batera, Eusko Jaurlaritzaren gobernu irekiko plataforma berritzailea sortzeko helburuarekin garatu da.

Horretarako, online eta offline dinamikak diseinatu dira, euskal gazteen eta gobernu irekiaren eta gazteriaren arloan adituak diren pertsonen ekarpenak jasotzeko. Dinamika horiek bi fasetan gauzatu dira: batetik, proposamen eta ekarpenen hasierako bilketa egin da eta, bestetik, identifikatutako funtsezko alderdietan sakondu.

Hona hemen lehen fasearen dinamikak:

  • Euskal gazteek dituzten beharrak eta iritziak jasotzeko inkesta bat, Gobernu Irekia osatzen dituzten elementuen ingurukoa.
  • 3 World Kafe Euskadiko 3 hiriburuetan. Gaiak honako hauek izan dira:
    1. Euskadiko gazteen parte-hartzerako behar eta lehentasunezko gaiak
    2. Euskadiko gazteen parte-hartzea errazteko kanalak.
  • Gobernu Irekia osatzen duten beste esparruen inguruan euskal gazteek dituzten behar eta iritziak.
  • Delphi ikerketa, Euskadi zein estatu mailan gazteriaren eta gobernu irekiaren arloetako adituei zuzendutakoa.
  • Sare sozialen bidezko parte-hartzea.

Aurreko dinamiketan jasotako ekarpenen lehen azterketa egin ondoren, zenbait alderdiri buruzko kontrasterako online galdetegi bat egin da, apur bat sakontzea eskatzen zuten alderdiei buruzkoa eta Euskadiko gazteei zuzendutakoa.

Guztira, 300 lagunek parte hartu dute deskribatutako dinamiketan, eta horietatik % 85 30 urtetik beherakoak dira.

Aipatzekoa da Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, Gazteriaren Euskal Kontseiluaren (EGK), eta euskal udalen (Donostiakoa, Bilbokoa eta Gasteizkoa, bereziki) konpromisoa eta lankidetza izan duela, partaidetza-dinamiken antolakuntza, koordinazioa eta hedapena erraztuz.

Dinamiketan azaldutako ekarpen eta iritzi nagusietatik abiatuta, 16 jarraibide identifikatu dira, Euskadiko gobernu irekiaren esparruan aurrera egiteko erabiliko direnak, batez ere gazteen partaidetza-premiak kontuan hartuta. Jarraitu beharreko lerroen artean honako hauek nabarmentzen dira:

  1. Gazteei zuzendutako programei buruzko informazioa hobetzea.
  2. Gizarte zibileko beste erakunde batzuekin batera lan egitea parte-hartze prozesuak hobetzeko.
  3. Gazteen praktikekin bat datozen hedapen- eta partaidetza-kanalak erabiltzea.
  4. Erakundeek diseinu, lengoaia eta formatu errazak eta informalak erabil ditzaten sustatzea.
  5. Prozesuetan sortutako informazioa gazteen interesen alde orientatzea eta egituratzea.
  6. Prozesu osoan zehar gazteriaren izaera anitza kontuan izatea (emandako informazioa egituratuz eta prozesuen diseinua eta garapena haien izaeran oinarrituz).
  7. Gardentasuna eta emaitzak itzultzeko prozesuetan porrotak eta bete gabeko helburuak ere sartzea.
  8. Parte-hartze prozesuetan eta gobernu irekiaren gainerako elementuetan irisgarritasunaren ikuspegia txertatzea.

Prozesu osoak gardentasunaren oinarrizko printzipioa izan du. Horretarako, "bitakora" bat sortu da, non prozesuaren ekarpen eta material guztiak argitaratu diren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau